Bizikidetza Lantzen: udalentzako deialdia

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Oinarri hauek arautzen dituzten diru laguntzen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udalek udal proiektuak egitea, hartara bakea behin betiko eta modu atzeraezinean ezar dadin, gizarte bizikidetza bideratu dadin, kultura demokratikoan sakondu dadin eta giza eskubideen ezagutza eta begirune kultura bat sustatu dadin Gipuzkoako gizartean.

Helburu horiek dituzten ekimenek printzipio hauek izan behar dituzte:

  • Giza eskubideak: Giza eskubide guztiak pertsona guztiontzat eta horien oinarria den giza duintasunaren defentsaren konpromisoa.
  • Biktimak: biktima guztien eskubideekiko konpromisoa, egiarako, justiziarako eta erreparazioa jasotzeko duten eskubideei erantzunez.
  • Memoria: iraganarekin kritikoa den memoria demokratiko batekiko konpromisoa. Elkarrizketetan oinarritutako memoria partekatua, bizikidetzari begira, biktimen sufrimenduarekin solidario dena eta irmoa giza eskubideen aurkako eraso ororen salaketarekin.
  • Kultura demokratikoa: kultura politiko demokratikoan sustatzeko konpromisoa. Gizarte eredu demokratiko sendo baten alde lan egitean, konpromiso hartzen duten herritar askez eta kritikoz osatua.
  • Gizarteratzea: presoen legezko eta konstituzioz onartutako gizarteratzearekiko konpromisoa, elkarbizitza politika baten lege printzipio eta printzipio humanitarioetan oinarritua, eta gizarteratze prozesuen lagungarri.

Bizikidetza sustatzeko elkarrizketa esparruak:

a) Udal ordezkaritza duten sentsibilitate politiko ezberdinen arteko elkarrizketa eta akordioa: udal bakoitzak bere antolaketa eta aukeren arabera forma emango dio elkarrizketa bideratzeko organo, batzorde edo mahaiari.

b) Herritarren foroak: ibilbide eta ikuspegi anitza duten bertako pertsonen arteko elkarrizketarako foroak, bizikidetza eta debate demokratikoa lantzeko asmoz.

Bizikidetza lantzeko sustapen eremuak:

c) Giza eskubideen kultura: gatazka eta emozioen kudeaketari buruzko formazioa herritarren foroan parte hartzen duten herritarrei edota ordezkari politikoei zuzenduta. Udalerrian eta herritar orori (gazteak bereziki kontuan hartuta) giza eskubideak, kultura demokratikoa eta bakearen kultura sustatzeko mota guztietako ekimenak bultzatu eta lagundu.
Hezkuntza formalean eta ez formalean giza eskubideen kultura eta bakea sustatzeko ekimenak.

d) Kultura Politiko Demokratikoa: herritarren eta ordezkari politikoen kultura politikoa sendotu. Debate politikoa era demokratikoa landu. Kultura Politiko Demokratikoa sustatzeko ekimenak martxan jarri.

e) Biktikmak eta memoria: udal eskumenen baitan, biktimak eta beren eskubideak kontutan hartzen dituen politika publikoak garatu eta laguntza eman. Memoriaren lanketa egin,  partekatua, errespetuzkoa, demokratikoa, ez justifikatzailea eta sufrimendu guztiak kontutan hartzen duena. Memoria ekitaldietan, batasuna eta adostasun politikoa landu.

f) Gizarteratzea: presoen gizarteratze prozesuei babesa ematea laguntza eta asistentzia neurrien bidez, betiere udalen laguntza eskumenen barruan.

Proiektuek gutxienez a) eremua landu beharko dute.


Nork tramitatzen du

  • DIPUTATU NAGUSIA
  • Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza Nagusia.

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza