Helburua
Orientazio juridikoko prestazioa da, eta informazioa nahiz orientazioa ematen ditu indarkeria matxistak eragindako egoerei aurre egiteko eta konpontzeko, betiere tresna juridikoak erabilita.
Programan, arreta emango zaie indarkeria matxistaren biktima diren eta esparru juridikoko baliabideei eta familia-zuzenbideari buruzko legezko aholkuak nahi dituzten emakumeei, era bereizian eta banan-banan, ikuspegi feministatik eta ahalduntzearen ikuspegitik. Zerbitzuan, era integralean erantzungo zaie tratu txarraren ondorioz eta sexu-askatasunaren aurkakoak izan daitezkeen ekintzen ondorioz, zer esparrutan egin diren ere, biktimek dituzten aholku soziojuridikoaren beharrei.
Arreta emango zaien egoerak hiru motatakoak izan daitezke:
Kasua onartu ondoren, ebatzi egingo da eta ezarri beharreko gehieneko saio kopurua zehaztuko da, eta aholkularitza juridikoko profesional bat esleituko da kasuan esku-hartu dezan.
Nork tramitatzen du
Nori zuzenduta
Indarkeria matxista edota eraso sexualak pairatu dituzten emekumeei zuzenduta dago.
Baldintzak
Indarkeriaren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen biktima den edo izan den emakumea, betiere aztarna oinarridunak daudenean.
Betekizun horiek txosten sozial baten bidez azalduko dira, eta txosten horretan erabakiko da ere prestazio hori eman behar zaiola, gizarte zerbitzuen iritziz, indarkeriaren edo sexu-askatasunaren kontrako delitu izan daitekeen ekintza baten biktima den pertsonari.
Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizi dena edo, bertakoa izanik familia berrelkartzeko edo izaera sozialeko arrazoiak alegatzen dituena. Betebehar hori kendu egingo da ekintzak Gipuzkoako Lurralde Historikoan gertatu badira.
Aurkeztu beharreko agiriak
- NAN/nortasuna egiaztatzeko dokumentua
- Familia-liburu
- Horrelakorik baditu errolda-ziurtagiria/bizikidetza-ziurtagiria
- Salaketa (biktimak jarri badu)
- Babes agindua (edo bere ukatze), eskatu izanaren kasuetan
Eskaera moduak
Zuzeneko arretarako bulegoak
Inprimaki normalizatuan betetako eskaera aurrez aurre egin behar da eskatzailea bizi den udalerriko gizarte zerbitzuetan.
Eskaera moduak
Ebazteko gehienezko epea
Ebazpena hilabete bateko epean igortzen ohi da. |
27/2003 Legea, 2003ko uztailaren 31 koa, etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua arautzen duena. BOE, 183 zk., 2003ko abuztuaren 1 ekoa (gaztelaniaz).
11/2003 Lege Organikoa, 2003ko irailaren 29koa, herritarren segurtasunaren, etxeko indarkeriaren eta atzerritarrak gizarteratzearen inguruan neurri zehatzak ezartzen dituena. EAO, 234 zk., 2003ko irailaren 30ekoa (gaztelaniaz).
1/2004 Lege Organikoa, 2004ko abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integralerako Neurriei buruzkoa. EAO, 313 zk., 2004ko abenduaren 29koa (gaztelaniaz).
3/2007 Lege Organikoa, 2007ko martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun efektiboari buruzkoa. BOE, 71 zk., 2007ko martxoaren 23koa (gaztelaniaz).
12/2008 Legea, EAEko Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. EHAA, 246 zk., 2008ko abenduaren 24koa.
Oharrak
Arreta Soziojuridikoko Programara bideratzea Larrialdiko Prozeduraren bidez:
Eskaerak urgentziaz izapidetzeko aukera dago honako egoera hauetan:
Larrialdiko eskaeraren berri eman beharko da Zerbitzuko telefono zenbakira deituz: 943 11 29 98.
Informazio osagarria
Helburuak
a) Biktimak babestea.
b) Biktimari eta berarekin bizi ohi diren beste pertsona batzuei laguntzea tratu txarreko edo sexu erasoko egoera batek kaltetutako eskubide juridikoak defendatzen; eta jarduera horiek koordinatzea emakumeak parte hartzen duen esparru bereko beste baliabide batzuetan ezartzen diren prestazio eta helburuekin.
c) Tratu txarreko eta sexu erasoko suposizioetatik eratorritako gatazkak prebenitu eta arintzea, arreta soziojuridikoko zerbitzua emanez.
Prestazioak/eginkizunak/zereginak
- Familia-zuzenbidea (seme-alabatasuna, bikotekideen, gurasoen eskubideak eta betebeharrak,…).
- Zigor-zuzenbidea: indarkeria matxista, pentsioak ez ordaintzea,...
- Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen lege-eskubideak, babes-neurriei dagokienez
- Erabilgarri dauden baliabide juridikoak (doako justizia: eskabidea) eta horiek bideratzeko modua
- Beste gai batzuk: alokairuak, ez ordaintzeak, salerosketak,...
- Atzerritartasun-zuzenbidea, emakume immigratzaileen kasuan
Bilera hauek egingo dira modu presentzialean:
Saioak egin ondoren, kasuan esku-hartu duen zuzenbide adituak esku hartzeko eta ixteko txostena idatziko du, eta eskaerari erantsiko zaio estraneten.