Gizarte Larrialdien Koordinazioko Foru Zerbitzua

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Gizarte Larrialdien Koordinazioko Foru Zerbitzuak eguneko 24 orduetan egiten du lan, urteko egun guztietan, berehala erantzuteko Gipuzkoako lurraldean gizarte zerbitzuen ordutegitik kanpo gertatzen diren gizarte larrialdiko egoerei. Gizarte zerbitzuen ordutegiaren barruan ez da baliabide hau aktibatuko ordezko bizitoki bat eskatzen ez bada edo aukera hori udalaren eskumena bada.

 Gizarte larrialdiko egoera izango da aurreikusi ez den gertakari batek eragin duena, dela naturala edo probokatutakoa, ahalmen pertsonalei, bizitzeko baliabideei eta gizarte eta familia harremanei edo sareei kalte eragin, eta horiek konprometitzen dituena. Gertakari horren ondorioz, pertsonak babesgabetasun larrian geratuko dira, eta esku-hartzeak berehalakoa eta ezinbestekoa izan beharko du. Egoera horretatik eratorritako behar sozialak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistematik bideratuko dira, egoera larritu ez dadin eta kalte handiagorik eragin ez dezan.

 Gertaera horiek eragin ahal diete pertsona, familia edo elkarbizitza unitate bati edo zenbaiti, zein herritar ugariri. Kasu horietan katastrofe handiez edo larrialdi handiez ariko ginateke; hortaz, indarrean dauden larrialdi planen barruan esku hartu beharko da, plan horien barruan edo ondoren Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistematik egin beharreko esku-hartzeak eragotzi gabe


Nork tramitatzen du

  • ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Haurren Babeseko eta Gizarteratzeko Zuzendaritza Nagusia
  • Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimen Arretako Zerbitzua

Nori zuzenduta

a) Gerora sortutako babesgabetasun-egoeran dauden pertsonak, bereziki: galtze-egoera eta/edo orientabidea galtzearen egoera; zaintzaileak utzi izanaren edo gerora sortutako absentziaren egoerak; genero-indarkeriako eta etxeko indarkeriako egoerak.

b) Egoera berezien ondoriozko gizarte-larrialdiko egoeretan dauden pertsonak: zirkulazio-istripua, sutea, uholdea edo bestelako ezbeharrak.


Baldintzak

Ez da inolako betebeharrik eskatuko, xedapen teknikoa izatearena izan ezik; eta Gizarte Zerbitzuen Legeak 3.3 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako gizarte larrialdiko zerbitzutzat eta zuzenean eskuratzeko zerbitzutzat joko da.

Gizarte larrialdiko egoera baten aurrean egotea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko Dekretuak 28.1 artikuluan zehaztutako eran



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko agiriak

Oinarrizko identifikazio datuak.


Eskaera moduak

  • Telefono bidez
  • Presentziala

Bestelako tramitazio bideak

Gizarte Larrialdietako Foru Zerbitzua (943224411) (7:00etatik 21:00etara)
SOS DEIAK (112) (21:00etatik 7:00etara)


Zuzeneko arretarako bulegoak

Gizarte Larrialdien Foru Koordinaziorako Zerbitzuak premien behin-behineko balorazioa egingo du, aurrerago baloratu beharrekoa, eta, nahitaezkotzat joz gero, gizarte larrialdia gertatu den lekura joango da eragindakoei lekuan bertan arreta eskaintzeko. Eskaerak telefonoz egingo dira edo Gizarte Larrialdien Foru Koordinaziorako Zerbitzuari zuzendutako idatziaren bidez.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Telefono bidez
  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Egokitasunaren balorazioa egin ondoren, berehala emango du egoerari egokitutako erantzun bat.



ARAUDIA


27/2003 Legea, etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua arautzen duena. BOE, 183 zk., 2003ko abuztuaren 1ekoa (gaztelaniaz). 

11/2003 Lege Organikoa, 2003ko irailaren 29koa, herritarren segurtasunaren, etxeko indarkeriaren eta atzerritarrak gizarteratzearen inguruan neurri zehatzak ezartzen dituena. BOE, 234 zk., 2003ko irailaren 30ekoa (gaztelaniaz).

1/2004 Lege Organikoa, 2004ko abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integralerako Neurriei buruzkoa. EAO, 313 zk., 2004ko abenduaren 29koa (gaztelaniaz).

3/2007 Lege Organikoa, 2007ko martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun efektiboari buruzkoa. EAO, 71 zk., 2007ko martxoaren 23koa (gaztelanizaz).

12/2008 Legea, EAEko Gizarte Zerbitzuei buruzkoa, 2.3 artikulua. EHAA, 246 zk., 2008ko abenduaren 24koa.



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Beharrezkoa izanez gero, Gizarte Larrialdien Foru Koordinaziorako Zerbitzuak ahalik eta azkarren bideratuko die kasua Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako dagokien zerbitzuei.


Informazio osagarria

Esku-hartze motak

Gizarte larrialdiko edo gizarte premiazko egoerak honelakoak izan daitezke:

  • Banakakoak, erasandakoa pertsona bat, familia bat edo bizikidetza unitate bat denean.
  • Taldekakoak, erasandakoak zenbait familia edo bizikidetza unitate direnean.
  • Hondamendiak edo larrialdi handiak, erasandakoa populazioaren parte garrantzitsu bat denean; halakoetan, lehendik dauden larrialdi planen esparruan esku hartu behar da.

Prestazioak/eginkizunak/zereginak

Egin beharreko esku hartzeak egituratzeko, Zerbitzuak alertako telefono zerbitzu bat eta gailu bat duen diziplina anitzeko teknikari talde bat dauka, zeina, beharrezkoa denean, gizarte larrialdia gertatu den lekura joango den eragindakoei lekuan bertan arreta eskaintzeko.  

Berehalako arretako edo urgentziazko lehen arretako zereginak, foru-erantzukizunekoak zerbitzu honen esparruan, honako hauek dira: premien behin-behineko balioespena –ondorengo balioespenarekin lotuta egongo dena– egitea, betiere beharrezkoa bada:

a)   urgentzia edo larrialdia gertatu den lekura joatea, kaltetutako pertsona edo pertsonei arreta «in situ» egiteko

b)   premia-egoerak «in situ» atzematea

d)   eraginpeko pertsonari edo pertsonei osasun-zentroetara, polizia-bulegoetara edo bulego judizialetara edo beste bulego batzuetara laguntzea

e)   beharrezkoa denean, kasuaren arreta dagozkion zerbitzuetara bideratzea, albait lasterren, eta, bereziki eta hala badagokio, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren ostatu-zerbitzuetara eta egoitza-zentroetara bideratzea, 28. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Hala badagokio: Garraioa. Mantenua. Urgentziazko bizitokia.