- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Herritarren partaidetza sustatzeko lurraldeko udalei eta tokiko erakunde txikiei dirulaguntzak
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Dirulaguntza hauen xedea da Gipuzkoako udalerriak diruz laguntzea, batetik, herritarrek esparru publikoaren kudeaketan eta erabakietan parte hartzeko duten eskubidea bermatzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun baldintzak ziurtatuta, eta, bestetik, udalek herritarren parte hartzea sustatzeko duten gaitasuna indartzeko. Dirulaguntzen xede izango dira herritarren parte hartzea sustatzen duten esperientziak eta eskatzaileak aurkeztuko duen eskaera hurrengo epigrafeetako bati lotu beharko dio (epigrafeen edukiari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikus 3. oinarri arautzailea):
- A Epigrafea: Herritarren partaidetza sustatzen duten prozesuak.
- B Epigrafea: Udalen herritarren partaidetza eredua egituratzeko helburua duten ekintzak, programak eta tresnak.
- C Epigrafea: Herritarren partaidetzari buruzko prestakuntzari lotutako jarduerak.
- D Epigrafea: Ekintza komunitarioa sustatzeko jarduerak
Nork tramitatzen du
- GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko-sozialeko Zuzendaritza Nagusia
- Gobernu Oneko eta Herritarren Partaidetzarako Zerbitzua
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Internet bidezko eskaera
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria