Errehabilitazio psiko-sozialeko zentroa buruko gaixotasun kronikoa duten pertsonentzat
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Plaza eskaera errehabilitazio psikosozialeko zentroan.
Errehabilitazio psikosozialeko eguneko zentroko zerbitzuak banakako arreta soziosanitario, integral eta errehabilitatzailea eskaintzen die, egunean zehar, mendekotasun egoeran dauden eta buruko gaitz larri eta kronikoa duten pertsonei. Horretarako jarduera multzo koordinatu eta antolatu bat garatzen du, diziplinarteko lantalde baten bidez, pertsona horien autonomia pertsonala errehabilitatzeko eta mantentzeko, dauzkaten muga funtzionalak arintzeko, hondar-sintomatologia murrizteko, ospitaleratze psikiatrikoak saihesteko, zaintzaileei laguntza emateko eta pertsona bere komunitatearen ingurunean mantentzea ahalbidetzeko.
Zentroen direktorioa kontsultatu (BEHAGI)
Nork tramitatzen du
- ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako Zuzendaritza Nagusia
- Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako Zerbitzua
Nori zuzenduta
Eguneroko jardueretan laguntza behar duten buruko gaixotasuna duten pertsonak.
Baldintzak
- Espainiar nazionalitatea edo Europar Batasuneko edozein estatutakoa izatea eta gutxienez bost urtez bizi izana estatuko lurraldean; urte horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute. Europar Batasunekoak ez diren estatuetako hiritarrak direnean eta espainiar nazionalitatea ere ez dutenean, onartua izatea espainiar estatuko egoitza legala, eta legez eta egiaz bost urtez bizi izana bertan; urte horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute. Aurretik egoitza bertan izatearen baldintza betetzetik salbuetsi ahal izango dira EAEn jaiotako pertsonak zein hauen ondorengoak, atzerrian bizi direlarik espainiar nazionalitatea mantentzen dutenak, bere azken administrazio-auzotasuna Gipuzkoako Lurralde Historikoan eduki badute eta itzuli nahi badute.
- Eskaera aurkezten den unean Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta benetan horretan bizi izatea.
- Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, I., II. edo III. graduaz, 39/2006 Legeak, abenduaren 14koak, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoak ezartzen duen mendekotasun egoeraren baloraziorako baremoa onartzeko otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuak edo horren ordezko edo garapenerako araudiak xedatuaren indarrez eta, betiere, zerbitzu bakoitzerako ezartzen diren berariazko baldintzekin bat.
- 20 eta 64 urte bitarteko adina izatea eskaera aurkezten den datan. Baldintza hau betetzetik salbuetsi ahal izango dira, aldeko txosten medikuaren eta sozialaren ondotik, mendekotasun egoera aitortu zaien eta dituzten zertzelada pertsonal edo sozialak direla-eta mota horretako zentroetan ematen den arretaren onuradun izan daitezkeen pertsonak.
- Osasun mentaleko arreta sare publikoan arta jaso tzen ari izatea eta Balorazio eta Orientazio Soziosanitarioko Batzordeak egokitzat bideratua izatea, eskatutako zerbitzurako.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eskaera
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eska tzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izatera begira konputatzen diren familia unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofizialaren fotokopia.
- Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zain tza froga tzen duen dokumentazioa.
- Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu delako frogagiria, ustezko desgaitasuna den kasuetan.
- Banantze, dibortzio edo ezkontzaren deuseztasun kasuan, horri dagokion erabakiaren fotokopia, eta izatezko bikotea hautsi den kasuan, dagokion erregistroaren ziurtagiria, bikote horren inskripzioa deuseztatu izana egiazta tze koa.
- Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.
- Gainera, 7/2017 Foru Dekretuko 5. artikuluko a) letrako 2., 3. eta 4. paragrafoetan aipatzen diren eskatzaileek aurkeztu egin beharko dute letra horretan jasotako baliozkoetakoren batean daudela frogatzen duen dokumentazioa.
Eskaera moduak
Zuzeneko arretarako bulegoak
Udal Gizarte Zerbitzuak
Osasun Mentaleko Zentroak
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
- Itxarote-zerrenda onartua izateko: 3 hilabete, behar bezala betetako eskaera oinarrizko gizarte zerbitzuetan sartu denetik kontatzen hasita.
- Sartzeko: ez dago eperik.
Administrazioaren isiltasuna
Ezestekoa
Honen bidez jakinarazten da
-
Ohiko postaz
-
Telefono bidezko komunikazioa
ARAUDIA
2015eko martxoaren 24ko 7/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran dauden pertsonak egoitza zerbitzuetan eta eguneko zentroetan sartzeko araubidea arautzen duena (GAO 59. 2015-03-30). Akats zuzenketa (GAO 90. 2015-05-15).
15/2015 FORU DEKRETUA, ekainaren 2koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.
2016ko maiatzaren 24ko 12/2016 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.
21/2022 Foru Dekretua, abenduaren 13koa, zerbitzuen erabiltzaileen gehieneko ekarpen ekonomikoak onartzen dituena eta aldatzen duena ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria
Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa.