- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
030 eredua. Zergapekoen erroldan alta hartzeko eta datuak aldatzeko aitorpena
INFORMAZIO OROKORRA
Aurkezpen epea
Edozein unetan aurkeztu daiteke 030 eredua, aurkezteko arrazoia gertatzen den egunetik aurrera.Helburua
Zergadunen erroldan alta ematea eta helbidea, datu pertsonalak eta harremanetarako datuen aldaketa aitortzea.
Nork tramitatzen du
- OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
- Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua
Nori zuzenduta
Pertsona fisikoek soilik komunikatu ahal izango dute 030 ereduaren bidez beren helbidearen eta bestelako datu pertsonal, familiar eta harremanetarakoen alta edo aldaketa.
Salbuespena: jarduera ekonomikoa daramaten pertsona fisikoek (jarduera enpresariala edo profesionala) 036 eredua erabili behar izango dute beren zerga helbidearen edo/eta jakinarazpenetarako helbidearen aldaketak komunikatzeko.
Baldintzak
Zergadun bakoitzak 030 eredu bana aurkeztu beharko du.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
030 eredua (PDF)
Aurkeztu beharreko agiriak
Ereduaren jarraibideak begiratu.
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Internet bidez: ZergaBidea plataformatik transmitituz sartutako datuak B@kQ edo ziurtagiri digitala erabilita.
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
- Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoak.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Ogasun eta Finantza Departamentuko Erregistro Zentralak.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
ARAUDIA
444/2022 Foru Agindua, irailaren 15koa, zeinaren bidez aldatzen baita 412/2014 Foru Agindua, uztailaren 7koa, zergapekoen erroldan alta hartzeko, eta helbidea, datu pertsonalak eta harremanetarakoak aldatzeko 030 aitorpen eredua onartzen duena.
412/2014 Foru Agindua, 2014ko uztailaren 7koa, zergapekoen erroldan alta hartzeko, eta helbidea, datu pertsonalak eta harremanetarakoak aldatzeko 030 aitorpen eredua onartzen duena.