508 eredua - Urrutiko salmenten sisteman itzultzeko eskaera

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Hiruhilekoa. Produktuak helmugako Estatu kidean jasotzen diren hiruhilekoa amaitu ondorengo lehen hogeita bost egunen barruan.

Helburua

Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak Batasunaren gainerako lurralde eremura bidali dituzten enpresariek, urrutiko salmenten sistemaren bidez, baldin eta produktu horien zerga ordaindu bada, jasandako fabrikazio zerga berezien kuoten itzulketa eskatzea.


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zeharkako Zerg., Eskualdaketen gaineko Zerg. eta Ingurumen Tributuak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak Batasunaren gainerako lurralde eremura bidali dituzten enpresariek, urrutiko salmenten sistemaren bidez, baldin eta produktu horien zerga ordaindu bada.

Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak Batasunaren gainerako lurralde eremura bidali dituzten enpresariei, urrutiko salmenten sistemaren bidez, baldin eta produktu horien zerga ordaindu bada.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

508 eredua


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Zerga erduen aurkezpena (PDF)


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

6 hilabete (ZFAren 100. art.)


Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria


ARAUDIA



20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena (PDF)

1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)

113/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa, zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituena.