- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
SGA eredua. Nekazariek gasoleo erosketetan ordaindutako hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa
INFORMAZIO OROKORRA
Aurkezpen epea
urtekoa, maiatzaren 2tik 31raHelburua
Aurreko urtean nekazaritzan, abeltzaintzan eta basogintzan gasoleo erosketetan ordaindutako hidrokarburoen gaineko zergaren itzulketa eska dezakete bulego kudeatzailean.
Nork tramitatzen du
- OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
- Zeharkako Zerg., Eskualdaketen gaineko Zerg. eta Ingurumen Tributuak Kudeatzeko Zerbitzua
Nori zuzenduta
Nekazaritzan aritzen direnei. Itzulketa honen ondorioetarako, pertsonak edo entitateak nekazaritzat hartuko dira baldin eta, 20/1998 Foru Dekretuaren 50.1 artikuluko 1.4 epigrafearen arabera zergapetutako gasolioa erabiltzeko eskubidea izanik, hura karburante gisa erabili badute nekazritzan - barazkigintza, abeltzaintza eta basogintza barne - eta gainera, jarduera horietan aritzeari begira, Gipuzkoako Lurralde Historiko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen duen Enpresari, Profesional eta Atxikitzaileen Erroldan inskribatuak egon badira.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eskaera moduak
- Presentziala
Zuzeneko arretarako bulegoak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapenerako Departamentuko eskualdeko nekazaritza bulegoetan egin eta aurkeztuko dira. Gipuzkoako Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko zerga bulegoetan ere aurkez daitezke, orriak bete ondoren.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
6 hilabete (ZFAren 100. art.)
Honen bidez jakinarazten da
- Jakinarazpena/posta-ziurtagiria
ARAUDIA
20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena.
1/2010 Foru Dekretu Arauak, urtarrilaren 12koa, honako zergak aldatzen dituena: Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga, Balio Erantsiaren gaineko Zerga, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga eta Zerga Bereziak .
274/2010 Foru Agindua, martxoaren 25ekoa, nekazaritzan eta abeltzaintzan gasolio erosketak direla-eta jasandako Hidrokarburoen gaineko Zerga itzultzeko prozedura ezartzen du.