Sendian programa

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Adineko mendeko pertsonen zaintza bere ingurunean izateaz arduratzen diren familiak laguntzea, familia oreka-eza saihesteko, elkarbizitza normalizatua  eman ahal izateko eta adineko mendeko pertsonari arreta egokia emateko.


Nork tramitatzen du

  • ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Mendekotasuna eta Desgaitasuna duten Pertsonen Arretako Zuzendaritza Nagusia
  • Mendekotasuna eta Desgaitasuna duten Pertsonentzako Arreta Zerbitzua

Nori zuzenduta

Adineko mendeko pertsonentzako familia zaintzaileak.


Baldintzak

  • Adineko mendeko pertsonak bizilekua Gipuzkoako Lurralde Historikoan izatea gutxienez bi urte lehenagotik.
  • Adineko mendeko pertsonak arreta ematen dion familia unitatearekin bizi dela egiaztatzea.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko agiriak

Adineko mendeko pertsonarena:

Nortasun agiriaren fotokopia.

Zaintzailearena:

Nortasun agiriaren fotokopia.

Biena:

Elkarbizitza eta errolda egiaztagiria.

Egoitza harrera eskatzen bada, adineko mendeko pertsonaren pentsioaren agiria edo errenta aitorpena (diru sarreren egiaztagiria).


  • NA

Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Udaletako Gizarte Serbitzuen bulegoak



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

6 hilabete.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Ohiko postaz


ARAUDIA


Apirilaren 29ko 29/2008, FORU DEKRETUA, adineko pertsona ezinduen ardura duten familiei laguntzeko Sendian programa onesten duena.



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

-Prestakuntza kurtsoak: Senideek mendekotasuna duen adineko pertsonari arreta hobea eskaini ahal izan diezaioten ezagutza zehatzak irakasten dira hainbat saio teoriko-praktikoetan. Irakasten diren edukiak ondoko arloei dagozkie: medikua, erizaintza, legea, psikogeriatria eta gizarte baliabideak. Informatzea, heztea eta terapia ematea dute helburutzat.

-Laguntza taldeak:
Laguntza taldeen funtsa da, batetik, arazo bera duten pertsonen arteko elkar laguntzak duen eraginkortasun nabarmena eta, bestetik, norbanakoek irtenbide egokiak bilatzerakoan beren baliabide propioak aurkitzeak duen garrantzia, betiere espresioa, komunikazioa eta parte-hartzea ahalbidetuko dituen ingurune batean.  Gatazkei aurre egiteko eta gatazkak konpontzeko gaitasunen ikaskuntzan nahiz errugabetze prozesuetan  kualifikatuta dauden profesionalek zuzentzen dituzte talde horiek.

-Laguntza psikologikoa:
Adineko mendeko pertsonekin bizi diren edo pertsona horietaz zuzenean arduratzen diren zaintzaileek eta familiek zailtasun psikologiko garrantzitsuak eta harreman sozialak nahiz familiarrak hondatzeko arriskua izan ditzaketenez, banakako tratamendu psikologikoa ematen zaie (gehienez ere 10 saio, salbuespenez 12 saio ere izan daitezkeelarik), egoerari aurre egiteko laguntza garrantzitsua behar duten horiei.


-Eguneko zaintza asteburu eta jaiegunetan:
Adineko mendeko pertsonentzako eguneko zentroetako egonaldiak dira, familiei eguneko arreta lanek suposatzen duten karga arintzeko xedez, eta adineko mendeko pertsona batek egunean zehar dituen beharretara egokitutako ingurua bermatuz. Baliabide honen erabilera maiztasuna mugatu egin daiteke, adineko pertsonak eguneko arreta lanegunetan ere jasotzen badu.


Informazio osagarria

Eskaera egiterakoan dagokion gizarte langileak egindako gizarte eta familia diagnosia aurkeztu behar da.

Salbuespenez, eta behar bezala justifikatuta dauden kasuetan, ez da beharrezkoa izango elkarbizitza baldintza betetzea, betiere udal gizarte zerbitzuek egindako gizarte txostenaren bidez egiaztatzen bada adineko mendeko pertsonari arreta zuzena eta zaintzak ematen zaizkiola.