Laguntza produktuak eta oztopoak ezabatzeko dirulaguntzak
INFORMAZIO OROKORRA
Aurkezpen epea
Urteko edozein unetan, baina beti ere jardueraren hasiera, obra edo erosketa baino lehenago.
Helburua
Diru-laguntzak eta laguntza-produktuak ematea, desgaitasuna duten edo mendetasun egoeran dauden pertsonak etxean egoten laguntzeko eta eguneroko jarduerak egiteko autonomia eta gizarteratzea lortuko dutela bermatzeko.
Nork tramitatzen du
- ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mendekotasuna eta Desgaitasuna duten Pertsonen Arretako Zuzendaritza Nagusia
- Mendekotasuna eta Desgaitasuna duten Pertsonentzako Arreta Zerbitzua
Nori zuzenduta
Herritar guztiei:
- Laguntza produktu eta oztopoak kentzeari buruzko informazioa eta aholkularitza orokorra ematea, Donostia eta Eibarko Etxetek zentroetan, aipatu produktuak erakusgai edukiz.
%33ko edo gehiagoko ezgaitasuna duten edo mendetasun-maila aitortua duten pertsonei:
- Gipuzkoako Foru Aldundiari laguntza horiek eskatzeko prozedurei buruzko informazioa.
Baldintzak
Baldintza orokorrak:
- Gipuzkoako lurralde historikoan erroldatuta egotea, gutxienez URTE BATEKO antzinatasunarekin.
- % 33ko edo gehiagoko ezgaitasuna duen pertsona gisa edo mendekotasun egoeran dagoen pertsona gisa aintzat hartua izatea.
- Aurreko 6 urteetan antzeko laguntzarik jaso ez izatea, salbu ezohiko zergatia izanda; kasu horretan, dagokion txosten teknikoaz justifikatu beharko da.
Baldintza espezifikoak
- Abenduaren 23ko 87/2008 Foru Dekretuaren 1 eta 2 eranskinetan agertzen diren izaera espezifikodun eskakizunak egiaztatzea.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Laguntza teknikoen eskaera
Aurkeztu beharreko agiriak
- Bizikidetza inskripzio ziurtagiria.
- Kontu korrontearen zenbakia eta titulartasun egiaztagiria.
- Laguntza ekonomikoen kasuan, produktuaren edo egingo den obraren aurrekontua.
- Abenduaren 23ko 87/2008 Foru Dekretuaren 1 eta 2 eranskinetan agertzen diren izaera espezifikodun eskakizunak egiaztatzen dituzten agiriak.
- Erroldatze ziurtagiria
- Ezgaitasun edo mendekotasun egoeraren agiria
Eskaera moduak
Zuzeneko arretarako bulegoak
- Udaletako oinarrizko Gizarte Zerbitzuak
- ETXETEK
Tel: 943 312 005
E-mail: laguntzateknikoak@gipuzkoa.eus
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
6 hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
Ezestekoa
Honen bidez jakinarazten da
ARAUDIA
Abenduaren 23ko 87/2008 FORU DEKRETUA, ezgaitasuna duten edo mendetasun egoeran dauden pertsonentzako Etxean Programako laguntzak ematea arautzen duena.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 2008ko abenduaren 31n.
2017ko Baremo ekonomikoa.
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzen dituen laguntza-produktuak honela banatzen dira, berrerabiltzeko aukeren arabera:
- Berreskuragarriak: berrikusi eta higienizatu ostean pertsona batek baino gehiagok berrerabil ditzaketenak. Produktu horiek erabilerarako uzten dira eta ETXETEKen biltegietatik datoz; salbuespenezko kasuetan, eskaera egiten duen pertsonari diru-laguntza ematen zaio, produktua eros dezan; hala eta guztiz ere, produktuaren jabea Foru Aldundia da.
- Berreskuraezinak: berrerabili ezin direnak; esaterako, obrak edo gailu finkoak.
Diru-laguntzak ordaintzeko, diru-laguntza emateko erabakia jaso ondoren, eskatzaileak hauek aurkeztu beharko ditu:
- Dagozkion faktura originalak (ala fotokopia konpultsatuak) eta beste erakundeetatik jasotako laguntzak biltzen dituen erantzukizun-deklarazioa, emate-erabakia jaso eta 3 hilabeteko epean, gehienez.
- Laguntza-produktu berreskuragarriak erosteko diru-laguntzak emateko eskaerei dagokienez, aurrekoez gain, dagokien ordain-agiria eta itzultzeko konpromisoa.
Informazio osagarria
Zer da laguntza produktua:
Laguntza produktuak –edo “laguntza teknikoak”- ezgaitasuna eta mendetasuna saihesteko, orekatzeko, arintzeko edo desagerrarazteko erabiltzen diren produktuak, tresnak, ekipamenduak eta sistema teknikoak dira.
Laguntzen tipologia:
- Mugikortasunerako eta garraioak erabiltzeko laguntzak.
- Irisgarritasunerako eta eraikuntzarako laguntzak.
- Babes eta zaintza pertsonalerako laguntzak.
- Etxebizitzetako higigarri eta egokitzapenetarako laguntzak.
- Komunikazio, informazio eta seinaleztapenerako laguntzak.
Laguntza zehatzak:
Babes eta zaintza pertsonalerako eta mugikortasunerako laguntzak (adibideak):
- Ohe artikulatuak, eskaren kontrako koltxoiak …
- Gurpil-aulki motordunak eta aulki bereziak…
- Ibilgailuak egokitzeko osagarriak…
- Bainugelako osagarriak: bainuontzirako eserleku birakariak, komun eta dutxarako aulki gurpildunak edo hanka erregulagarridunak…
- Igotzeko eta lekualdatzeko gailuak: mugitzeko garabiak eta antzeko tresnak…
Etxebizitzaren irisgarritasunerako (adibideak):
- Etxe barruko oztopoak kentzea: bainuontziaren ordez dutxa jartzea, ateak handitzea, sistema domotikoak jartzea…
- Etxean sartzeko oztopoak kentzea: atarietan arrapalak eta plataformak, eskailerak igotzeko eta jaisteko tresnak…
Komunikaziorako (adibideak):
- Besteekin komunikatzeko tresnak, hizketa ezagutzeko sistemak, entzuteko protesiak, komunikatzen laguntzeko gailu informatikoak.