- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Aldi baterako egonaldiak mendekotasuna duten adinekoentzat eta desgaitasun egoeran daudenentzat
INFORMAZIO OROKORRA
Aurkezpen epea
Urte osoan zeharHelburua
Mendetasun egoeran dauden adineko pertsonek eta desgaitasuna duten pertsonek behar dituzten zainketak bermatzea, familiek eta zaintzen dituzten pertsonek atseden har dezaten eta zainketen jarraitasuna zalantzan jar dezakeen edo zainketak birplanteatzea beharrezko egin dezakeen beste edozein egoerari aurre egiteko.
Nork tramitatzen du
- ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mendekotasuna eta Desgaitasuna duten Pertsonen Arretako Zuzendaritza Nagusia
- Mendekotasuna eta Desgaitasuna duten Pertsonentzako Arreta Zerbitzua
Nori zuzenduta
Mendetasun egoeran dauden adineko pertsonak eta desgaitasuna duten pertsonak.
Baldintzak
- Indarrean dagoen araudiaren arabera mendetasun egoeran dagoen adineko pertsona gisa edo desgaitasun egoeran dagoen pertsona gisa aintzat hartua izatea.
- Gipuzkoan erroldatuta egotea.
- Aldi baterako, etxean egoteko beharrezkoa den laguntza sarea ez izatea
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
OSO GARRANTZITSUA! Goian dagoen inprimakia bakarrik informatze aldera dago. Eskaera Udaleko Gizarte Zerbitzuek egin behar dute, eta horretarako erreferentziazko gizarte langilearekin hitz ordua hartu beharko da.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Errolda
- NAN
- Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria.
- Osasun txosten eguneratua (diagnostikoa eta tratamenduak jasotzen dituena).
- Mendekotasun balorazioa
- Egokitasuna eta plaza mota jasotzen dituen orientazioa, mendetasun-egoeran dauden adinekoen eta desgaitasuna duten aldi baterako egonaldietarako lekuei dagokiena.
- Gizarte-txostena.
Eskaera moduak
- Presentziala
Zuzeneko arretarako bulegoak
Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Zerbitzuan onartua izateko prozedura:
- Hlabete 1 eskaera Gizarte Politikako Departamentuan jasotzen denetik.
- 2 hilabete eskaera Udal gizarte zerbitzuetan aurkezten denetik.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Ohiko postaz
- Telefono bidezko komunikazioa
ARAUDIA
12/2015 FORU DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran dauden pertsonek egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko aukera arautzen duena.
15/2015 FORU DEKRETUA, ekainaren 2koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.
21/2022 Foru Dekretua, abenduaren 13koa, zerbitzuen erabiltzaileen gehieneko ekarpen ekonomikoak onesten dituena eta aldatzen duena ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea.
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria
Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa (adinekoak)
Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa (desgaitasuna duten pertsonak)