- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
213 eredua. Entitate Ez-egoiliarren ondasun higiezinen gaineko karga berezia
INFORMAZIO OROKORRA
Aurkezpen epea
213 ereduaren bidez egindako aitorpenaren aurkezpena eta, hala badagokio, kuotaren ordainketa urte bakoitzeko urtarrillean egingo da, eta bertan aurreko urtean sortutako karga aitortuko da.Helburua
Karga Bereziaren oinarri ezargarria ondasun higiezinen balio katastrala izango da, entitate ez-egoiliarrek aurkeztuta. karga Bereziaren tasa %3koa izango da.
Nork tramitatzen du
- OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
- Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua
Nori zuzenduta
Paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean egoiliar diren entitateak- zergaren foru arauaren 33. artikuluan aipatutakoak- daude behartuta 213 eredua aurkeztera, baldin eta, Gipuzkoan edozein tituluren bidez ondasun higiezinen edo haien gaineko gozamen eskubide errealen jabe badira edo gisa horretako ondasun edo eskubideak badituzte.
Baldintzak
Gipuzkoan, ondasun higiezinak edo horien gaineko gozamen eskubide errealak izatea.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eskaera moduak
- Internet
Internet bidezko eskaera
Ereduen aurkezpena internet bidez, pasahitz operatiboa edo ziurtagiri elektronikoa erabilita:
- 2016ko ekitaldirako eta hurregoetarako, Zergabidea plataformatik
- 2015eko ekitaldirako eta aurrekoetarako, Gipuzkoatariatik , bertan dagoen formularioa betez edo fitxategia igoz.
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
ARAUDIA
270/2015 Foru Agindua, ekainaren 1ekoa, ez egoiliarren errentaren gaineko zerga aitortzeko erabili beharreko 210, 211, eta 213 ereduak onartu, horiek aurkezteko prozedura eta baldintza orokorrak finkatu, eta ez-egoiliarren tributazioari buruzko arau jakin batzuk garatzen dituena.