- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
211 eredua. Ez egoiliarrak. Ondasun higiezinak eskualdatzean egin beharreko atxikipena
INFORMAZIO OROKORRA
Aurkezpen epea
Erosleak hilabeteko epean aurkeztu beharko du 211 eredua, ondasun higiezina eskualdatzen denetik aurrera.Helburua
Eroslea izango da, salbuespenetan ezik, adostutako prestazioari dagokion atxikipena edo konturako sarrera egingo duena, eskualdatzaile ez-egoiliarrek likidatu behar duten zergaren konturako sarreraren kontzeptuan.
Nork tramitatzen du
- OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
- Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua
Nori zuzenduta
Eroslea izango da adostutako prestazioari dagokion atxikipena edo konturako sarrera egitera behartutakoa, eskualdatzaile ez-egoiliarrek likidatu behar duten zergaren konturako sarreraren kontzeptuan.
Baldintzak
Ondasun higiezinak erosten dituztenek erabili beharko dute establezimendu iraunkorraren bitartekaritzarik gabe jarduten diren ez-egoiliarrek eskualdatzen dituztenean.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Ereduak internet bidez aurkezteko helbidea:
ZergaBidea plataformaren bitartez.
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
2º) Herritarren arretarako bulegoak
Inprimakiak gure webgunearen bidez lor daitezke.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
ARAUDIA
270/2015 Foru Agindua, ekainaren 1ekoa, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga aitortzeko erabili beharreko 210, 211, eta 213 ereduak onartu, horiek aurkezteko prozedura eta baldintza orokorrak finkatu, eta ez-egoiliarren tributazioari buruzko arau jakin batzuk garatzen dituena.