- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
210 eredua. Ez egoiliarrak. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak
INFORMAZIO OROKORRA
Aurkezpen epea
Errenta motaren araberakoa da.Helburua
Edozein motatako errenta aitortu daiteke, etekinak, ondasun higiezinen errenta egotziak, edo ondare irabaziak.
Nork tramitatzen du
- OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
- Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua
Nori zuzenduta
Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunek Zergari lotutako errentak establezimendu iraunkorrik gabe lortzen dituztenean, aitortu behar dute.
Baldintzak
Honako hauek egongo dira behartuta Zerga hau aitortzera:
- Zergari lotutako errentak lortzen dituzten zergadunak, baldin eta atxikitzeko edo kontura sartzeko obligaziotik salbuetsita dauden errentak badira.
- Egoiliarrak ez diren pertsona fisikoak, ondasun higiezinekin lotuta dagoen errenta egotziagatik.
- Atxikipenak edo konturako sarrerak egitera beharturik ez dauden pertsonengandik etekinak jasotzen dituzten zergadunak.
- Gipuzkoan kokaturik dauden ondasun higiezinaren eskualdatzaileak.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
210 eredua (2014/12/2014ra arteko sortzapenak)
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
ZergaBidea plataforma erabiliz, 2014ko ekitaldirako eta aurrekoetarako izan ezik. Horrelakoetan aurkezpenak Gipuzkoatarian egingo dira.
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
2º) Herritarren arretarako bulegoak
Inprimakiak gure webgunearen bidez lor daitezke.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
ARAUDIA
270/2015 Foru Agindua, ekainaren 1ekoa, ez egoiliarren errentaren gaineko zerga aitortzeko erabili beharreko 210, 211, eta 213 ereduak onartu, horiek aurkezteko prozedura eta baldintza orokorrak finkatu, eta ez-egoiliarren tributazioari buruzko arau jakin batzuk garatzen dituena.