Aurkezpen epea
Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 30era bitartean.Helburua
Aktibo finantzarioak eskualdatu, amortizatu, berreskuratu, trukatu edo bihurtzeagatik lortutako errentak eta etekinak.Besteren kapitalak hartu eta erabiltzea adierazten duten balore negoziagarriak hartzen dira aktibo finantzariotzat, horiek dokumentatzeko era zeinahi dela ere.
Urtean zehar 124 ereduaren bidez aitortutako errentak jaso behar dira eredu honetan.
Nork tramitatzen du
Nori zuzenduta
Atxikitzeko obligazioa duten honako pertsona edo entitateak daude eredu hau aurkeztera behartuta
Baldintzak
Aktibo finantzarioak eskualdatu, amortizatu, berreskuratu, trukatu edo bihurtzeagatik lortutako errentak eta etekinak ordaintzea.
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Paperean aurkezteko ereduak (eredu betegarriak ez direnak gure webgunean, entitate laguntzaileetan edo herritarren arretarako bulegoetan aurkeztuko dira):
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
-Ereduak internet bidez aurkezteko helbidea:
Gipuzkoataria erabiliz (pasahitza edo sinadura elektronikoa sartuta) Zergabidea programatik lortzen den fitxategia bidaltzen da.
-Editran
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Zuzeneko arretarako bulegoak
2º) Herritarren arretarako bulegoak
Eredu hori interneten bakarrik eskura daiteke.
Eskaera moduak
17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 10ekoa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena. (PDF)
33/2014 Foru Agindua, abenduaren 28koa, 198 eredua aldatu eta honako ereduak onartzen dituena, aurkezpen moduak barne: Alde batetik, 193 eredua, kapital higigarriaren zenbait etekinen eta zenbait errentaren gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpenari dagokiona, eta bestetik, 194 eredua, besteren kapitalak hartu eta erabiltzea adierazten duten aktiboekin eragiketak egiteagatik lortutako errenten eta kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak eta kooperatibei egindako ekarpenen itzulketak eta eskualdaketak aitortzeko urteko laburpen informatiboari dagokiona.
137/2007 Foru Dekretua, abenduaren 18koa, zeinaren bidez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen baita eta Zerga Administrazioari informazioa emateko betebeharrak garatzen dituen 1999ko abenduaren 21eko 117/99 Foru Dekretua aldatzen baita. (PDF)