- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
190 eredua. Eredu informatiboa (lan, ekonomi jardueren etekinen eta sarien gaineko atxikipenak)
INFORMAZIO OROKORRA
Aurkezpen epea
Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31era bitartean.Helburua
Aitorpenaren urtean ordaindu eta atxiki diren zenbatekoak aitortzen dira.
Nork tramitatzen du
- OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
- Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua
Nori zuzenduta
Atxikitzeko obligazioa duten subjektu pasiboei eta zergadunei dagokie eredu hau aurkeztea, betiere aitortzen den urtean lanaren etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak edo sariak ordaindu dituztenean.
Hau da, 110 eta 111 ereduak aurkeztu dituztenek aurkeztu behar dute 190 eredua.
Baldintzak
Aitortzen den urtean lanaren etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak edo sariak ordaintzea.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
A) Gipuzkoataria erabiliz (pasahitza edo sinadura elektronikoa sartuta) Zergabidea programatik lortzen den fitxategia bidaltzen da.
B) Gure Zergabidea programaren bitartez, kontraste datu bat sartuta, programan lortzen den fitxategia bidaltzen da.
Editran
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
2º) Herritarren arretarako bulegoak
Inprimakiak web orrian eskura daitezke. PDF artxibo hauek, inprimatuta, nahikoa dira aitorpena aurkezteko.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
ARAUDIA
653/2021 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita 553/2017 Foru Agindua, abenduaren 26koa, «Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Lan etekinen, jarduera ekonomikoen etekinen eta sarien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Urteko laburpena» izeneko 190 eredua onartu, eta hura aurkezteko moduak eta tokiak ezartzen dituena.