180 eredua. Eredu informatiboa (Hiri ondasun higiez. errentam. edo azpierrentam. etekinen atxikipen)
INFORMAZIO OROKORRA
Aurkezpen epea
Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 30ra bitartean
Helburua
Aitorpenaren urtean ordaindu eta atxiki diren zenbatekoak aitortzen dira.
Informazio gehiago
Nork tramitatzen du
- OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
- Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua
Nori zuzenduta
Aurkeztera derrigortuta daude jarraian aipatuko diren pertsona fisikoak, juridikoak eta gainerako entitateak, herri administrazioak barne:
- Honako hauek ordaintzen dituzten atxikitzera edo kontura ordaintzera behartutako subjektuak: ondasun higiezin hiritarren errentamendutik edo azpierrentamendutik eratorritako atxikipenari edo konturako sarrerari lotutako errentak edo errentamenduak, salbu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunek jasotzen dituzten eta higarrien etekintzat hartzen diren higiezin hiritarren azpierrentamendutik eratorritako errentak.
- Honako hauek ordaintzen dituztenak: 2014ko urriaren 14ko 33/2014 Foru Dekretuaz onartutako PFEZaren Erregelamenduak 94. artikuluaren h) letan eta 1997ko ekainaren 10eko 45/1997 Foru Dekretuaz onartutako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduko 54. artikuluaren i) letrako lehen hiru kasuetan eta n) edo o) letretan jasotakoaren ondorioz atxikipenari edo konturako sarrerari lotu gabe dauden higiezin hiritarren errentamendutik edo azpierrentamendutik eratorritako errentak edo etekinak.

Baldintzak
Aitortzen den urtean hiri ondasun higiezinen errentamendutik edo azpierrentamendutik datozen etekinak ordaintzea.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Paperean aurkezteko eredua (180 eredua ez da betegarria gure webgunean, eta eredu hau entitate laguntzaileetan edo herritarren arretarako bulegoetan aurkeztuko da):
180 eredua
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
A) Gipuzkoataria erabiliz (pasahitza edo sinadura elektronikoa sartuta) Zergabidea programatik lortzen den fitxategia bidaltzen da.
B) Gure Zergabidea programaren bitartez, kontrste datu bat sartuta, programan lortzen den fitxategia bidaltzen da.
C) Editran
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
-
Kontraste datua
-
Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
1º) Entitate laguntzaileak
2º) Herritarren arretarako bulegoak
Inprimakiak web orrian eskura daitezke. PDF artxibo hauek, imprimatuta, nahikoa dira aitorpena aurkezteko.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
ARAUDIA
677/2014 Foru Agindua, abenduaren 23koa, 180 eredua eta hori aurkeztu eta ordaintzeko moduak eta epeak onartzen dituena. (PDF)
Akats zuzenketa. 677/2014 Foru Agindua, abenduaren 23koa, 180 eredua eta hori aurkeztu eta ordaintzeko moduak eta epeak onartzen dituena.