- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
117 eredua. Inbertsio kolektiboko erakundeen aktiboak lortutako irabazien atxikipenak
INFORMAZIO OROKORRA
Aurkezpen epea
Hiru hilean behin. Apiril, uztail, urri eta urtarrilaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztu behar da. Hilean behin (6.010.121,04 eurotik gorako eragiketa bolumena dutenek hilero aurkeztu behar dute).Helburua
Inbertsio kolektiboko erakundeen aktiboak eskualdatu edo berreskuratzeagatik lortutako irabazien atxikipenak.
Nork tramitatzen du
- OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
- Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua
Nori zuzenduta
Inbertsio fondoetako partaidetzak kudeatzen edo merkaturatzen dituzten sozietateek aurkeztu behar dute eredu hau, aurreko hiruhilekoan produktu horietatik datozen etekinak ordaindu dituztenean.
Baldintzak
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren, edo Sozietateen gaineko Zergaren zergadunei inbertsio fondoetako partaidetzetatik datozen etekinak ordaindu izana.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Paperean aurkezteko ereduak (eredu betegarriak dira, gure webgunean eskura daitezkeenak, entitate laguntzaileetan edo herritarren arretarako bulegoetan aurkezteko):
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Ereduen aurkezpena internet bidez, pasahitz operatiboa edo ziurtagiri elektronikoa erabilita:
- 2017ko ekitaldirako eta hurrengoetarako, ZergaBidea plataformatik
- 2016ko ekitaldirako eta aurrekoetarako, Gipuzkoataritik, bertan dagoen formularioa betez edo fitxategi bat igoz.
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
2º) Herritarren arretarako bulegoak (emaitza zero bada)
Interneten bakarrik dago eskuragarri eredu hori.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
ARAUDIA
44/2017 Foru Agindua, 117 eredua onartzen duena, eta haren aurkezpen moduak ezartzen dituena.