Aurkezpen epea
Hiru hilean behin. Apiril, uztail, urri eta urtarrilaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztu behar da. Eragiketa bolumena 6.010.121,04 eurotik gorakoa bada, hilean behin aurkeztu behar da autolikidazioa, 25 egun naturalen barruan.Helburua
Aurreko hile/hiruhilekoan ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira, aplikagarri diren atxikipen tasen arabera kalkulatuak.
Nork tramitatzen du
Nori zuzenduta
Hiri ondasun higiezinak errentan edo azpierrentan hartzeagatik etekinak ordaindu eta atxikitzera behartuta daudenek aurkeztu behar dute eredu hau.
Baldintzak
Hiru ondasun higiezinen errentamendutik edo azpierrentamendutik datozen etekinak ordaintzea.
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
Ereduen aurkezpena internet bidez, pasahitz operatiboa edo ziurtagiri elektronikoa erabilita:
- 2017ko ekitaldirako eta hurrengoetarako, ZergaBidea plataformatik
- 2016ko ekitaldirako eta aurrekoetarako, Gipuzkoataritik, bertan dagoen formularioa betez edo ZergaBidea programa zaharrarekin lortzen den fitxategia igoz.
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Zuzeneko arretarako bulegoak
2º) Herritarren arretarako bulegoak (emaitza zero bada).
Gure webgunean eskura daitezke inprimakiak.
Eskaera moduak
662/2014 Foru Agindua, abenduaren 11koa, 115 eredua, Ondasun higiezin hiritarren errentamendutik edo berrerrentamendutik datozen errenta edo etekin jakin batzuen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak.
Oharrak