- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Gizarte Zerbitzuetako erakunde, zentro eta zerbitzuen ikuskapena
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Zerbitzu honen helburua gizarte-zerbitzuen alorreko legeetan xedatutakoa betetzen dela ikuskatzea, kontrolatzea eta egiaztatzea da, jendeak toki horietan kalitatezko zerbitzua jasotzeko duen eskubidea bermatze aldera.
Nork tramitatzen du
- ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Plangintzako, Inbertsioetako, Ikuskapeneko eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendaritza Nagu.
- Ikuskapen eta Inbertsio Zerbitzua
Nori zuzenduta
Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatutako edozer zentro edo zerbitzu.
Baldintzak
- Hasierako ikuskapena edo baimentzekoa: Funtzionamendu-baimena (titularitate pribatuko zerbitzuak eta zentroak).
- Aldizkako planifikatuak edo ofiziozkoak eta ezohikoak: Ofizioz hasiko dira beti, bai eskumendun organoaren ekimenez, goragoko aginduz, beste organo batzuen eskaera arrazoituz edo salaketa bidez.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
- Hasierako ikuskapena: Funtzionamendu-baimenerako eskaeraren aurkezpena zentru pribatuentzako
- Aldizkako planifikatuak edo ofiziokoak: Ez da aldez aurreko agirik behar.
- Ezohikoak:
a) Salaketa, errekurtso edo erreklamazio aurkeztea edo Gipuzkoako Foru Diputazioak, Gizarte Politikako inbertsio, ikuskapen eta Elkarlan Zerbitzuaren irizpidearen ondorioz.
b) Bete beharreko baldintzak ez direla betetzen pentsatzeko zantzuak badaude.
Eskaera moduak
- Presentziala
Zuzeneko arretarako bulegoak
Inbertsio, Ikuskapen eta Elkarlan Zerbitzua
Ikuskapen Atala
TXARA 2
Zarategi pasealekua 99
20015 Donostia
Tel.: 943 112 688
Faxa: 943 112 622
Helbide elektronikoa: info.gizartekintza@gipuzkoa.eus
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Ez dago araututa
Administrazioaren isiltasuna
Ez dagokioHonen bidez jakinarazten da
- Ohiko postaz
- Komunikazio elektronikoa
- Telefono bidezko komunikazioa
- Jakinarazpena/posta-ziurtagiria
ARAUDIA
40/1998 Dekretua, martxoaren 10ekoa, E A E gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen dituena (EHAA 63. zk., 1998ko apirilaren 2koa).
41/1998 Dekretua, martxoaren 10ekoa , hirugarren adinekoen egoitzetako gizarte zerbitzuei buruzkoa (EHAA 66. zk., 1998ko apirilaren 7koa).
202/2000 Dekretua, urriaren 17koa, mendekotasuna duten adinekoen eguneko zentroei buruzkoa (EHAA 214. zk., 2002ko azaroaren 8koa).
64/2004 Dekretua apirilaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuetako erabiltzaile eta profesionalen eskubide eta betebeharren kartaren eta iradokizunen zein kexen araubidea onartzen dituena (EHAA 76. zk., 2004ko apirilaren 23koa).
2/1998 Legea, otsailaren 20koa , Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen zigortzeko ahalmenari buruzkoa (EHAA 48. zk., 1998ko martxoaren 11koa).
68/2000 Dekretua apirilaren 11koa , hiriguneetako, gune publikoetako, eraikinetako eta informazio eta komunikazio sistemetako irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena (EHAA 110. zk., 2000ko ekainaren 12koa).
2177/1996 Errege Dekretua urriaren 4koa, eraikinak suteen kontra babesteko baldintzei buruzko NBE-CPI/96 eraikuntzako oinarrizko araua onartzen duena; eraikinetako suteen aurkako babes baldintzak (BOE 261. zk., 1996ko urriaren 29koa) (Gaztelaniaz).
125/2005 Dekretua maiatzaren 31koa , adinekoentzako etxeetako gizarte zerbitzuei buruzko dekretua aldatzen duena (EHAA 104. zk., 2005eko ekainaren 3koa).
394/2006 Foru Agindua, ekainaren 2koa , Psikogeriatriako Unitateen baldintzak zehazteari buruzkoa (GAO 112. zk., 2006ko ekainaren 14koa).
39/2006 Legea abenduaren 14koa, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta laguntza sustatzekoa (BOE 299.zk, 2006ko abenduaren 15ekoa)(Gaztelaniaz).
12/2008 abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa (EHAA 246. zk., 2008ko abenduaren 24koa).
7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa (BOE 116.zk, 2012ko maiatzaren 15ekoa)(Gaztelaniaz).
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
ADIN TXIKIKOEN ZENTROENTZAT
3/2005 Legea, otsailaren 18koa , haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko (EHAA 59. zk., 2005eko martxoaren 30ekoa).
131/2008 Dekretua uztailaren 8koa, gizarte babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza harrerako baliabideak arautzen dituena (EHAA 150. zk., 2008ko abuztuaren 8koa).
Informazio osagarria
GIZARTERATZE ZENTROENTZAT
148/2007 Dekretua, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena (EHAA 187. zk., 2007eko irailaren 27koa).