510 eredua. Europar Batasuneko beste Estatuetatik jasotako eragiketen aitorpena

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Eragiketak aitortzeko erabiliko den eredu hau aurkeztuko da autolikidazioak ordaintzeko ezarritako epearen barruan.

Helburua

Ohiko eta nohizbehinkako hartzaile erregistratuek, jasotzaile baimenduek, bidalketa bermatuetan, eta ordezkari fiskalek, urrutiko salmenten prozeduran, aurkeztuko dute Zerga Bereziei atxikitako Europar Batasuneko beste Estatuetatik jasotako produktuen eragiketen aitorpena, bulego kudeatzailean, eta bertan aurreko hiruhileko edo hilabeteko naturalean establezimenduan izandako mugimenduak adierazi.


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zeharkako Zerg., Eskualdaketen gaineko Zerg. eta Ingurumen Tributuak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Ohiko eta nohizbehinkako hartzaile erregistratuak, jasotzaile baimenduak, bidalketa bermatuetan, eta ordezkari fiskalak, urrutiko salmenten prozeduran.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

510 eredua


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

2017ko eta hurrengo ekitaldietarako aurkezpenak ZergaBidea plataformatik egin behar dira.

Jarraian, 2016ko eta aurreko ekitaldietako aurkezpenak egin daitezke, Gipuzkoataria bete daitekeen pdf artxiboa bidaliz.


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia), Entitate laguntzaileak eta Herritarren arretarako bulegoak.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA


20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena.

Zerga Berezien Erregelamenduari buruzko uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretua.

225/2011 Foru Agindua, martxoaren 2koa, Zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituen otsailaren 16ko 113/2009 Foru Agindua aldatzen duena.