570 eredua - Hidrokarburoen fabrika eta gordailu fiskaletan egindako eragiketen aitorpena

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Eragiketak aitortzeko erabiliko den eredu hau aurkeztuko da autolikidazioak ordaintzeko ezarritako epearen barruan, baita izakinak bakarrik badituzte ere

Helburua

Zergari atxikitako produktuak fabrikatzen dituztenek, eta produktu horien gordailu fiskalen titularrek aurkeztu behar dute, bulego kudeatzailean, eragiketen aitorpena, eta bertan aurreko hiruhileko edo hilabeteko naturalean establezimenduan izandako mugimenduak adierazi.


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zeharkako Zerg., Eskualdaketen gaineko Zerg. eta Ingurumen Tributuak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Hidrokarburoen fabrika eta gordailu fiskalen titularrak.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

570 eredua


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

2017ko eta hurrengo ekitaldietarako aurkezpenak ZergaBidea plataformatik egin behar dira.

Jarraian, 2016ko eta aurreko ekitaldietako aurkezpenak egin daitezke, Gipuzkoataria bete daitekeen pdf artxiboa bidaliz.


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia) eta Herritarren arretarako bulegoak.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA


20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena.

Zerga Berezien Erregelamenduari buruzko uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretua.

113/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa, zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituena.