Tramites Servicios Tramites Servicios


Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak sustatzeko dirulaguntza

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoan eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak abian jartzeko dirulaguntzak norgehiagoka bidez ematea arautzea, energia-komunitateen edo herritarren energia-kooperatiben araubidean.

Deialdiaren aurrekontua banatzeko, honako hauek joko dira diruz lagun daitezkeen gastutzat:

  1. Instalazioei lotutako ekipo berrietan eta muntaketan inbertitzea.
  2. Diruz lagunduko den instalazioarekin hertsiki lotuta dagoen obra zibila; nolanahi ere, Ingurumen Zuzendaritzaren irizpidea nagusituko da obra zibilak proiektuarekin duen loturari buruzko eztabaida dagoenean.

  3. Instalazioen administrazio-izapideen kostuak, sarbide- eta konexio-azterlanen kostuak barne, dagozkien erregistroetan sortu, legeztatu eta inskribatzeko hartune-eskubideak, udal-tasak eta -zergak, eta hirigintza-egokitzapenen kostuak.
  4. Hala badagokio, instalazioen bideragarritasun-azterlanak eta aurreproiektuak eta proiektuak idazteko kostuak, segurtasun- eta osasun-azterlanak eta obra-zuzendaritza, kanpoko kontratazioak badira.
  5. Hala badagokio, energia berriztagarrien erkidegoaren publizitate-, sustapen- eta eraketa-kostuak, aurretiazko txosten juridikoak eta erkidegoaren bideragarritasun-azterlanak.

 Ez dira diruz lagunduko administrazio honako gastu hauek:

  • BEZa, Instalazioak eta ekipoak mantentzeko, egokitzeko eta konpontzeko inbertsioak, norberaren gastuak, inbertsioaren ondoriozko finantza-gastuak,  proiektuan erabilitako higiezinak eta lursailak erosteko edo alokatzeko kostua, argi eta garbi definituta ez dauden edo inbertsioaren helburu energetikoak lortzea helburu zuzenik ez duten guztiak.

Diruz laguntzeko modukoak izango dira soilik Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatutako proiektu edo instalazioak, baldin eta ekipo berriez osatuta badaude eta aldez aurretik erabili ez badira.


Nork tramitatzen du

  • INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DPTUA.
  • Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza