Helburua
Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, tokiko entitate txikiei, mankomunitateei eta udal eta eskualde merkataritza sozietateei gauzazko dirulaguntzak norgehiagoka bidez esleitzeko erregulazioa ezartzea, guztia ere Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiak degradatutako eremuak leheneratzeko eta berroneratzeko eta azpiegitura berdeen funtzionaltasuna eta multifuntzionaltasun ekologikoa hobetzeko jarduketak eta proiektuak egin ditzan, ekitaldi ekonomikoaren barruan.
Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiak dagokion egikaritze proiektua lizitatuko du, eta bere gain hartuko du obra zuzendaritza, barruan zein kanpoan. Hala, erakunde onuradunekin lankidetzan gauzatuko ditu hautatutako leheneratze eta berroneratze proiektuak eta jarduerak, betiere kontuan harturik aurrekontu eskuragarritasuna eta oinarriotan ezarritako gainerako alderdi guztiak.
Nork tramitatzen du
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Internet bidezko eskaera
Informazio osagarria