Helburua
Aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikazio bekak elkarrekiko norgehiagokako erregimenean esleituko dira.
2 beka emango dira eta bakoitza 12.000 eurotakoa izango da.
Aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikazio bekak, azpieremu hauetako batean eragiten duten proiektuei emango zaizkie:
a) Aldaketa klimatikoari buruzko ulermen publikoa handitzea, ahal den neurrian Gipuzkoa lurraldean duen eraginean zentratuz.
b) Aldaketa klimatikoari buruzko eztabaida sustatzea, gizartean duen eragina eta herritarrek harditzaketen egokitzeko eta arintzeko neurriak.
c) Adin guztietako jendea inspiratu eta piztu gure ohiturek aldaketa klimatikoaren gainean izan dezaketen aldeko ondorioei buruz.
d) Trebetasunak garatzea aldaketa klimatikoaren dibulgazioan eta komunikazioan.
Aurkeztutako proiektuek originalak izan beharko dute, aurrez publikatu gabeak. Ez da onartuko ez beka honen eta ezta antzeko xedea duen beste edozein bekaren aurreko deialdiren batean, nahiz zati batean, nahiz osoki, saritua izan den lanik, ez itzulpenik, ezta aldaketarik ere. Onartuko dira aurreko urtetan sarituak izan diren proiektuak jarrai tzen dituzten eta ikertzaile edo ikerketaren jarraipena behar duten proiektuak.
Nork tramitatzen du
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Internet bidezko eskaera
Informazio osagarria