Energia berriztagarrien erabilera eta aurrezpen zein eraginkortasun energetikoa toki mailan

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Oinarri hauen xedea da diru laguntzak ematea, elkarrekiko norgehiagokaren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, toki-erakunde txikiei,mankomunitateei eta merkataritza udal eta eskualde sozietateei,  azterketak, planak eta proiektuak egin ditzaten, helburu dutelarik energia berriztagarrien erabilera eta energia aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzea. Zehazki, diruz lagungarri izango dira:

A. Energiari buruzko Planak eta azterketak:

A.1. Orokorrak eta sektore anitzekoak:

  • Energiaren arloan udal eta eskualde ekintzak antolatzeko eta definitzeko sektore anitzeko planak.
  • Pobrezia eta zaurgarritasunenergetikoa gutxitzeko (zuzentzeko eta prebenitzeko) azterlan eta planak.
  • Bizitegi-auzoetan, industrialdeetan, landa guneetan eta abarretan, energia eraginkortasuna hobetzeko azterketak eta planak.
  • Energia berriztagarriz elikatutako distrituko bero sareak edo argindar sare banatuak jartzeko bideragarritasun azterketak.
  • Energia berriztagarriaren bidezko energia eta bero ekoizpenaren potentzialari eta dauden baliabideei buruzko azterketa.

A.2.Sektore Publikoa:

  • Energia-jarduketen planak.
  • Sektore publikoan, eraikin publikoen, ibilgailuen eta instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzeko auditoriak, azterlanak eta planak.
  • Eraikin publikoetan energia berriztagarrien instalazioak jartzeko bideragarritasun azterketak.
  • Eraikin eta instalazioen kontsumoak kontrolatzeko sistemak.

A.3 Hirigintza-plagintza, mugikortasuna eta garraio publikoa:

  • Hirigintza-plagintzaren jasangarritasun energetikoari buruzko azterketak.
  • Mugikortasun eta garraio publikoko planak

B. Proiektuak eta inbertsioak egitea  energia berriztagarriko instalazio berrietan edo lehendik daudenak handitzea eta zaharberritzea:

  • Tenperatura baxuko eguzki-instalazio termikoak.
  • Eguzki-Instalazio fotoboltaikoak, bai sare elektrikotik isolatutakoak bai sare elektrikora konektatutakoak.
  • Instalazio eolikoak, bai sare elektrikotik isolatutakoak bai sare elektrikora konektatutakoak.
  • Biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioak. Halaber, biomasa erabiltzen duten egungo district heating-cooling-ren instalazioetan lotura edo konexio berriak diruz lagunduko dira.
  • Geotermia ustiatzeko instalazioak. Halaber,  energía geotermikoa erabiltzen duten egungo district heating-cooling-ren instalazioetan lotura edo konexio berriak diruz lagunduko dira. 
  • Energía Aurrezteko Eraikuntza Kode Teknikoaren (aurrerantzean EKT) Oinarrizko Dokumentuaren HE 4. atalean zehaztutako parametroak betetzen dituzten bero-ponpak, energia berriztagarria hornitzen dutela pentsa baitaiteke.

Nork tramitatzen du

  • JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
  • Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Trantsizio Ekologikoko Zerbitzua

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza