Tramites Servicios Tramites Servicios


Energia berriztagarrien erabilera eta aurrezpen zein eraginkortasun energetikoa toki mailan

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

1. Oinarri hauen xedea da diru laguntzak ematea, elkarrekiko norgehiagokaren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, mankomunitateei eta merkataritza udal eta eskualde sozietateei,  azterketak, planak eta proiektuak egin ditzaten, helburu dutelarik energia berriztagarrien erabilera eta energia aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzea. Zehazki, diruz lagungarri izango dira:
a) Energiari buruzko planak eta azterketak:

  • Energiaren arloan udal eta eskualde ekintzak antolatzeko eta definitzeko planak.
  • Eraikin publikoetan, garraio publikoetan eta energia kontsumitzen duen beste edozein alorretan energia eraginkortasuna hobetzeko azterketak eta planak.
  • Energia berriztagarriz elikatutako distrituko bero sareak edo argindar sare banatuak jartzeko bideragarritasun azterketak.
  • Energia berriztagarrien instalazioak eraikin publikoetan jartzeko bideragarritasun azterketak.
  • Energia berriztagarrizko energia eta bero ekoizpenerako instalazioen egungo eskaeraren eta eskaera potentzialaren azterketa.
  • Energia berriztagarriaren bidezko energia eta bero ekoizpenaren potentzialari eta dauden baliabideei buruzko azterketa.
  • Energia berriztagarriak ezartzeko planak.

Pobrezia energetikoa gutxitzeko (zuzentzeko eta prebenitzeko) azterlan eta planak.

b) Inbertsioak energia berriztagarriak erabiltzen diren instalazio berrietan edo daudenak handitzea:

  • Tenperatura baxuko eguzki-instalazio termikoak,
  • Eguzki-instalazio fotoboltaikoak, bai sare elektrikotik isolatutakoak bai sare elektrikora konektatutakoak,
  • Instalacio eolikoak, bai sare elektrikotik isolatutakoak bai sare elektrikora konektatutakoak.
  • Biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioak. Halaber, biomasa erabiltzen duten egungo district heating-cooling-ren instalazioetan lotura edo konexio berriak diruz lagunduko dira.
  • Geotermia ustiatzeko instalazioak.  Halaber, energia geotermikoa erabiltzen duten egungo district heating-cooling-ren instalazioetan lotura edo konexio berriak diruz lagunduko dira

Nork tramitatzen du

  • INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DPTUA.
  • Ingurumen Zuzendaritza Nagusia
  • Ingurumen Zerbitzua

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza