Tramites Servicios Tramites Servicios


Ekonomía zirkularra bultzatzen duten jarduetarako dirulaguntzak

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Dirulaguntza honen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, hondakinak kudeatzen dituzten mankomunitateei eta merkataritza sozietateei zuzendutako diru laguntzak arautzea elkarrekiko norgehiagokaren bidez, betiere Ekonomia Zirkularreko jarduerak sustatu ditzaten, Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeatzeko Plan  Orokorra 2019-2030ri jarraituz.

Diru laguntzaren xedean geratzen da diruz lagungarriak diren jarduerekin zerikusia duten ibilgetu materialeko elementuak eskuratzea. Ezin dira laguntza programa honetan sartu publizitatearen aurkako bereizgarriak, konpostatzaileak, edalontziak, pitxarrak, prebentzio gidak eta sentsibilizazio ekintzak eta kanpainak. 

Dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izango da izan diruz lagungarriak diren gastuak baino % 75 handiagoa, eta muga 35.000 euro izango da jarduera bakoitzerako. Aurrekontu minimoa 3.000 €ko izango da, BEZa kanpo, 2.000 biztale baino gutxiago daukaten udalek izan ezik.

Dirulaguntza bat baino gehiago dagoenean, diruz lagundutako jardueraren ehunekoa ezin izango da izan aurkeztutako proiektuaren % 100 baino handiagoa (BEZ gabe). 

Produktu erabilien salmenta sustatzeko jarduerak (bigarren eskuko azokak) eta poltsa berrerabilgarriak % 50 diruz lagunduko dira gehienez.

Jasotako dirulaguntzek ez dute estatu laguntza izaera Europar Batasuneko Funtzionamendu Itunean 107 aritukuluko 1 apartatuan xedatutako moduan. Gauzak horrela, MINIMIS aitorpena ez da beharrezkoa izango.


Nork tramitatzen du

  • INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DPTUA.
  • Ingurumen Zuzendaritza Nagusia
  • Ingurumen Zerbitzua

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza