Tramites Servicios Tramites Servicios


Hondakinak prebenitu, berrerabili eta birziklatzeko jardueretarako dirulaguntzak.Ekonomia zirkularra

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Dirulaguntza honen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, hondakinak kudeatzen dituzten mankomunitateei eta merkataritza sozietateei zuzendutako diru laguntzak arautzea elkarrekiko norgehiagokaren bidez, betiere Ekonomia Zirkularreko jarduerak sustatu ditzaten.

Diru laguntzaren xedean geratzen da diruz lagungarriak diren jarduerekin zerikusia duten ibilgetu materialeko elementuak eskuratzea. Ezin dira laguntza programa honetan sartu hondakin edukiontziak, nahi ez den publizitatearen aurkako bereizgarriak, konpostatzaileak, edalontziak, pitxarrak, prebentzio gidak eta sentsibilizazio ekintzak eta kanpainak.

Diru laguntzaren zenbatekoa ezin izango da izan diruz lagungarriak diren gastuak baino % 75 handiagoa, eta muga 40.000 euro izango da jarduera bakoitzerako.

Diru laguntza bat baino gehiago dagoenean, diruz lagundutako jardueraren ehunekoa ezin izango da izan aurkeztutako proiektuaren % 100 baino handiagoa (BEZ gabe). Eskaera kapital pribatuko merkataritza sozietate batek aurkeztu badu, gehienezko ehuneko hori % 85 izango da.

Produktu erabilien salmenta sustatzeko jarduerak (bigarren eskuko azokak) eta poltsa berrerabilgarriak % 50 diruz lagunduko dira gehienez


Nork tramitatzen du

  • INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DPTUA.
  • Ingurumen Zuzendaritza Nagusia
  • Ingurumen Zerbitzua

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza