Kirol arloko dirulaguntzak: C.1. Prestakuntza programa ez-akademikoak, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloan.

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko prestakuntzarako laguntza ekonomikoak. Zehazki, lerro honen bitartez dirulaguntza emango zaien jarduerak honakoak izango dira:

  • C.1.a) Prestakuntza programak antolatzea Gipuzkoako Lurralde Historikoan: Kirolenerekin eta/edo Kirolaren Euskal Eskolarekin lankidetzan antolatutako prestakuntza programa ofizialak izan daitezke, bai eta lurralde federazioek antolatutako prestakuntza programa ez-ofizialak ere. 
  • C.1.b) Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo emandako ikastaroetara joatea. Aurrez aurre edo ez aurrez aurre (online) egindako ikastaroak izan daitezke. 

Diruz lagunduko diren prestakuntzak deialdiaren aurreko urteko uztailaren 1etik deialdiaren urteko ekainaren 30era bitartean amaituta egon beharko dira. 


Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Kirol Zuzendaritza Nagusia
  • Jarduera Fisikoko eta Kiroletako Zerbitzua

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza