- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Aukerazko erregimena Europar Batasuneko beste estatu batzuetan egoitza duten zergadunentzat
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Europar Batasuneko estatu kideetako egoiliarrei hautazko araubidea aplikatzea errentak Gipuzkoan lortzen dituztenean (baldintza jakin batzuk beteta), zerga Gipuzkoan ordaindu dezaten Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Gipuzkoako araudiaren arabera.
Nork tramitatzen du
- OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
- Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua
Nori zuzenduta
Espainia ez den Europar Batasuneko estatu kide batean egoiliar direla frogatzen duten pertsona fisikoek, baldintza jakin batzuk betetzen badituzte.
Erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatuta dauden herrialde edo lurraldeetan egoitza duten zergadunei ez zaie inoiz ere aplikatuko hautazko araubidea.
Baldintzak
Hautazko araubidearen aplikazioa eskatu ahal izateko, ondorengo baldintzak bete behar dituzte zergadunek.
Zenbatekoa
Zergadunak zergaldian lortutako errenta osoa zehazteko, zergaldi horretan lortutako errenta guztiak kontuan hartuko dira, non sortu diren eta ordaintzailearen egoitza non dagoen begiratu gabe.
Balorazio eta baremazio irizpideak
Zerga Administrazioak zehaztuko du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zein zenbateko dagokion zergadunak hautazko araubidearen aplikazioa eskatu duen zergaldiari.
Ordaintzeko modua
Administrazioak zergadunari eskatu diezaioke beharrezkotzat jotzen dituen frogagiri guztiak aurkez ditzala hautazko araubidea aplikatzeko baldintzak betetzen direla frogatzearren.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Europar Batasuneko egoiliarrei hautazko araubidea aplikatzeko eskaera
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Formularioa internet bidez aurkeztea Gipuzkoataritik. Sinadura elektronikoa edo gako operatiboa beharko da.
Gipuzkoatariko Ogasuna eta Finantzak atalean beste eskari batzukin batera, KOMUNIKAZIO, ESKAERA ETA ERREKERIMENDUEN ERANTZUNAK azpiataleren barruan.
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
Herritarren Arretarako bulegoak
Hautazko araubidera biltzeko eskaera orria aurkeztuko da, bidezko frogagiriak erantsiz.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
6 hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Ohiko postaz
- Telefono bidezko komunikazioa
ARAUDIA
16/2014 Foru Araua, abenduaren 10ekoa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergarena.
11/2016 Foru Dekretua, maiatzaren 17koa, Ez-egoiliarren Errenta Zergaren Erregelamendua onartzen duena.