Familia Ugariaren Titulua

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Familia Ugariaren Titulua familia ugari bati izaera hori aitortzen dion titulu ofiziala da eta hainbat eskubide lortzeko aukera ematen du


Nork tramitatzen du

  • ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Idazkaritza Teknikoa (Gizarte Politikak)

Baldintzak

Familia ugaritzat honela osatutakoak jotzen dira:

  • Guraso bat edo bi, eta hiru seme-alaba edo gehiago, komunak izan edo ez. Tituluan bi gurasoak sartuko dira bakarrik ezkontzako edo erregistratutako izatezko bikoteen kasuan, bestelako kasuetan bietako bat bakarrik.
  • Guraso bat edo bi, eta bi seme-alaba, komunak izan edo ez, betiere gutxienez horietako batek desgaitasuna badu (% 33koa edo handiagoa) edo lanerako ezintasuna badu. Tituluan bi gurasoak sartuko dira bakarril ezkontzako edo erregistratutako izatezko bikoteen kasuan, bestelako kasuetan bietako bat bakarrik.
  • Bi guraso, biak desgaituak direnean (% 33 edo gehiago), edo, gutxienez, horietako batek % 65eko desgaitasuna edo handiagoa duenean, edo lanerako ezintasuna dutenean, bi seme-alaba badituzte, komunak izan edo ez.
  • Aita edo ama banandua edo dibortziatua, eta hiru seme-alaba edo gehiago, komunak izan edo ez, baldin eta aita horren edo ama horren mende badaude ekonomikoki; nahiz eta familia unitate desberdinetan egon eta ez bizi ezkontza-egoitzan
  • Aita bat edo ama bat, bi seme-alaba dituena, baldin eta beste gurasoa hilik badago
  • Tutoretzapean, zaintzapean edo babespean dauden eta aitaren eta amaren aldetik umezurtzak diren bi anai-arreba edo gehiago, tutorearekin, zaintzailearekin edo babeslearekin bizi badira, baina ez badira haren kontura bizi.
  • Aitaren eta amaren aldetik umezurtzak diren hiru anai-arreba edo gehiago, 18 urtetik gorakoak, edo bi, haietako batek desgaitasuna badu, elkarrekin bizi badira eta euren artean menpekotasun ekonomikoa badute

Hala ere, behin titulua eskuratuta, egoera zibila, adina, elkarbizitza eta menpekotasun ekonomikoaren baldintzak betetzen jarraitzen duten seme-alabentzat indarrean jarraituko du tituluak, nahiz eta hauen kopurua titulua eskuratzeko eskatzen zenaren azpitik egon, beste seme-alabaren bat bajan emateagatik. Kasu hauetan titulua kategoria berdinarekin mantenduko da, orokorra edo berezia izan, lau seme-alabez osatutako eta diru sarrera txikiak izateagatik eskuratutako kategoria berezikoen kasuan izan ezik, hauei kategoria orokorrera pasako zaielarik.

Seme-alabek (edo anai-arrebek) bete beharreko baldintzak:

  1. Ezkongabe egotea eta 21 urtetik beherakoa izatea; adin-muga hori 26 urte bete arte luzatuko da, baldin eta ikasketak egiten ari bada. Desgaitasuna (%33a gutxienez) duten edo lanerako ezinduak dauden seme-alaben kasuan ez da adin mugarik izango.
  2. Guraso batekin edo biekin bizitzea. Salbuespenez, baldintza hau ez da bete beharko aita edo ama hori bananduta badago eta seme-alaba ekonomikoki honen menpe badago.
  3. Ekonomikoki guraso baten edo bien menpe egotea.

Pertsona bat ezin izango da inoiz agertu, aldi berean, indarrean dauden familia ugariaren bi titulutan.

Familia ugariaren kategoriak

   Berezia:

  • Bost seme-alaba edo gehiago dituzten familia-unitateak.
  • Lau seme-alabako familia-unitateak, baldin eta hiru gutxienez erditze anizkoitzetik badatoz, edo adopzio, harrera iraunkor edo harrera aurreadoptibo anizkoitzetik badatoz.
  • Lau seme-alabako familia-unitateak, baldin eta, familia-unitatearen urteko diru-sarreren eta unitatea osatzen duten kideen kopuruaren arteko zatiketa egin ondoren, zenbateko horrek ez badu gainditzen indarrean dagoen ondorio askotarako errenta-adierazle publikoaren (IPREM) %75, aparteko ordainsariak barne.

 Orokorra:

  • Gainerako familia-unitateak.

Tituluaren kategoria zehazteko bakarrik, desgaitasuna duen edo lanerako ezindua dagoen seme-alaba bakoitzak bi bezala kontatuko du.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

 Eskaera Formularioa 


Aurkeztu beharreko agiriak

  • Familia liburuaren fotokopia
  • Izatezko bikoteen errejistroan altan egotearen ziurtagiria, kasua bada
  • Familiako kide guztien NAN fotokopiak (> 14 urte)
  • 21 urtetik gorako seme-alaben ikasketako ziurtagiriak, desgaitasunik ez badute.
  • Egoera bereziak egiaztatzeko agiriak: alarguntasuna tutelak, familia harrerak, eta abar.
  • Banantze edo dibortzio kasuan: epaiaren kopia eta hitzarmen arau-emailearena, seme-alaben zaintza eta babespea egiaztatzeko. Kustodia ez duten gurasoen kasuan, gainera, seme-alabei egindako azken 12 hilabetetako mantendu-pentsioaren ordainketen ziurtagiriak.
  • Europar Batasunetik kanpoko atzerritarrak: Familia unitateko kide guztien INDARRA DUEN bizileku-txartela (AIZ). Bizileku-txartelik gabeko urtebete azpiko haur txikiren bat badago, Titulua urtea betetzen duen data arteko indarraldiarekin jaulkiko da.
  • Europar Batasuneko atzerritarrak: Europar Batasuneko herritarraren ziurtagiria eta pasaportea
  • Iparralden bizi eta Gipuzkoan lan egiten dutenak: Frantzian bizi diren espainiar herritarrek, edo komunitarioek, Gipuzkoan jarduera ekonomiko bat egiten badute, beste baten kontura edo bere kontura, jarduera horren frogagiria aurkeztu beharko dute (lan kontratua…)
  • Aurreko Familia Ugariko Titulu orijinala (berritzeen kasuetan)

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Sakatu tramitazioa hasteko


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Gizarte Politiketako Departamentuko Informazio Bulegoa

Txara 2, Zarategi pasealekua 99, Intxaurrondo

20015 Donostia-San Sebastián

T: 943 11 21 11 - familiaugariak@gipuzkoa.eus

Herritarraren Informazioko eta Arretako Bulego Zentrala

Gipuzkoa plaza zk.g.

20004 Donostia-San Sebastián

T: 943 11 21 11 - gipuzkoa@gipuzkoa.eus

Beste udalerriren batean bizi direnek beren udaleko gizarte zerbitzuen bidez ere izapidetu dezakete Familia Ugariaren Titulua, salbuespenak ezik (aldez aurretik zure udalerrian galdetu).



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA




INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

  • Tituluak berritzea:

Iraungitze-dataren aurreko hiru hilabeteetan eskatu daiteke Titulua berritzea.

Familiako kide kopurua aldatzen denean berritu behar da Familia Ugariaren Titulua. Baita seme-alabaren baten desgaitasun egoera aldatzen denean, aldaketa horrek kategorian eraginik baldin badauka.

Seme-alabaren batek 21 urte bete eta gero ikasten egoteagatik tituluan mantentzen den kasuetan Titulua urtero berritu beharko da, 26 urte bete arte. Urtero berrituko da ere seme-alaben zaintza partekatua denean.

  • Legalki banandutako edo dibortziatutako gurasoak, zaintza (kustodia) partekatua eta zaintza ez partekatua:

Zaintza partekatua: bi gurasoek Familia Ugariaren Titulua eskuratzeko aukera duten kasuetan bien artean adostu ahal izango dute bietako zeinek sar ditzaken seme-alaba komunak bere tituluan, edo, are gehiago, zein seme-alaba baten tituluan eta zeintzuk bestearenean, beti ere egokitzen den gurasoarekin bizi badira seme-alaba horiek. Adostasunik ez badago, seme-alabak txandaka banatuko dira, urte natural batean guraso baten tituluan eta hurrengoan bestearen tituluan. Seme-alabak adinez nagusi direnean, berarekin bizi den gurasoarekin sartuko dira beti.

Zaintza ez partekatua: bi gurasoek Familia Ugariaren Titulua eskuratzeko aukera duten kasuetan zaintza duen eta seme-alabekin bizi den gurasoak izango du hauek bere tituluan barneratzeko lehentasuna. Zaintza duen gurasoak ez badu aukerik Titulua eskuratzeko, edo ez badu nahi, beste gurasoak bere zaintzapean ez dauden seme-alaba horiek barneratu ahal izango ditu bere tituluan, beti ere seme-alaba horien mantenurako obligazioa epai baten bidez erabaki bada eta mantenurako ordainketa horiek benetan egiten ari bada. Seme-alabak adinez nagusi direnean, berarekin bizi den gurasoarekin sartuko dira beti.