TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


Kotizatu gabekoen pentsioa -KGP-

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Gizarte Segurantzako pentsio hau bizitzako oinarrizko beharrei aurre egiteko nahiko baliabide ekonoikorik ez duten pertsona adindu edo desgaitasuna dutenentzako da.

Bi mota daude:

JUBILAZIOAGATIKO kotizatu gabeko pentsioa (KGP).

ELBARRITASUNAGATIKO kotizatu gabeko pentsioa (KGP).

 


Nork tramitatzen du

  • GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Plangintzako, Inbertsioetako eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendaritza Nagusia
  • Plangintzako, Ituneko eta Prestazio Ekonomikoetako Zerbitzua

Nori zuzenduta

Baliabide gutxiko pertsonak, gutxienez %65eko desgaitasuna dutenak edo 65 urtetik gorakoak direnak.


Baldintzak

Orokorrak:

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
  • Nahiko baliabide ekonomikorik ez izatea (ikusi informazio osagarria).

Elbarritasunagatiko pentsioa:

  • Eskaeraren egunean, 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izatea.
  • Legez Espainiako lurraldean bizitzea eta 5 urtez hor bizi izan dela ziurtatzea. Horietatik bik segidakoak izan behar dute eta KGParen eskaeraren aurre-aurrekoak.
  • %65eko edo gehiagoko desgaitasuna izatea.
  • Hirugarren Baten Laguntzako (HBL) osagarria jasotzeko, %75eko gutxieneko desgaitasuna behar da eta Mendekotasuna Baloratzeko Baremoan (MBB) behinik behin gradu bat izatea.

Jubilazioagatiko pentsioa:

  • Gutxienez 65 urte izatea.
  • Legez Espainiako lurraldean bizitzea eta 10 urtez hor bizi izan dela ziurtatzea. Horietatik bik segidakoak izan behar dute eta KGParen eskaeraren aurre-aurrekoak.

Zenbatekoa

14 ordainketa (12 hileroko eta 2 aparteko ordainsari, ekainean eta azaroan)

KGP-KO GEHIENEZKO ZENBATEKOAK HILEAN URTEAN
KGP 392,00 € 5.488,00 €
HBL (Hirugarren Baten Laguntzako osagarria) 196,00 € 2.744,00  €
KGP+HBL 588,00 € 8.232,00 €
%85 (Unitatean KGP-ko 2 onuradun badaude) 333,20 € 4.664,80 €
%80 (Unitatean KGP-ko 3 onuradun badaude) 313,60 €

4.390,40 €

Zenbatekoaren kalkulua, errenta edo diru-sarreren arabera egingo da (ikusi informazio osagarria)


Ordaintzeko modua

Eskaeran adierazten den onuradunaren kontuan, hila burututa.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Eskaera orria


Aurkeztu beharreko agiriak

 

1.- Eskatzailearen NA edo AIZa.

2.- Errolda ziurtagiriak: Espainiar estatuan 5/10 urtetan (desgaitasunekoak/erretirokoak) erroldatuta egon dela egiaztatu behar da. Gipuzkoan bizi izan den epealdietako errolda ziurtagiria ez da aurkeztu beharrik.  

3.- Diru-sarrerak: urtean zehar eskatzaileak izango dituen diru-sarreren aurreikuspena: alokairuak, kapitalen interesak, atzerritik jasotako diru sarrerak…

4.- Pentsioa ordaindu ahal izateko kontuaren bankuko frogagiria edo libretaren fotokopia. Kontuak eskatzailearen izenean egon behar du.

5.- Atzerrian jaio diren pertsonak: Estatuan izandako legezko bizi aldien agiria, Atzerritarren Bulegoak egindakoa, 5/10urtez (desgaitasunekoak / erretirokoak) egoitza baimena izan dela egiaztatu behar da.

6.- Bananduak-dibortziatuak: banatze epaiaren fotokopia ,eta badenean ere, hitzarmen arauemailea.

7.- Judizialki ezgaituta daudenen kasuan: tutorearen izendapena egiaztatzen duen dokumentua.

8.- Eskatzailea senitartekoekin bizi denean (ezkontidea, seme-alabak, bilobak, gurasoak, aiton-amonak eta anai-arrebak), orduan aurkeztu beharko dira ere:  

             8.1.- Senitarteko horien NAren edo AIZren kopia.

             8.2.- Senitarteko horien urteko diru-sarreren aurreikuspena.

 

 


Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Eskaera aurkeztuko da eskatzailea bizi den udalerriko Gizarte Zerbitzuetan.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

3 hilabete.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Ohiko postaz


ARAUDIA


357/1991 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzako kotizatu gabeko pentsioak arautzen dituen 26/1990 Legea garatzekoa (eguneratua).

8/2015 Errege Dekretu Legegilea, 2015eko urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bateratua onartzekoa (art. 363-373).

PRE/3113/2009 Agindua, azaroak 13koa, 357/1991 Foru Dekretuaren garapen eta aplikazioari buruzko arauak ematen dituena.



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

 

-Kotizatu gabeko pentsioa laguntza hauekin bateraezina da:

     1.- Gizarte Ongizateko Funtsaren pentsioa.

     2.- Minusbaliatuak gizarteratzeko legearen gutxieneko diru sarrerak bermatzeko subsidioa eta beste norbaiten beharragatik ematen den diru laguntza.

     3.- KGPko pentsiodunak norberaren kargura dituen seme-alabengatik ematen den laguntzaren kausatzailea bada.

 

-Onuradunek besteak beste ondorengo BETEBEHARRAK izango dituzte:

   - Pentsioa jasotzeko eskubidea edo honen zenbatekoa alda dezakeen edozein gorabeheraren berri eman behar da, 30 egun baino lehen.

   - Urtero diru sarreren aitorpena egin behar da.

   - Oker jasotako zenbatekoak itzuli behar dira.


Informazio osagarria

-Kontuan hartzen diren errentak edo diru-sarrerak: hartzaileak edo elkarbizitzako ekonomi unitateak urtero jasotzen dituen ondasunak edo eskubideak, lanetik edo kapitaletik eratorriak, baita haien edozein ordezkoak ere; zenbateko gordina hartzen da kontuan.

-Pentsiorako eskubidea izateko, hartzaile beraren errenta edo diru-sarrerak ezin dute gainditu pentsioaren legezko urteko kopurua (2019. urterako 5.488,00€). Aurrekoaren arabera pentsiorako eskubidea badu, pentsioaren zenbatekoari berezko dirusarreren kopurua kenduko zaio, urteko neurketa egin ondoren, gehienezko pentsioaren %35eko zenbatekoa salbu.

-Hartzailea elkarbizitza unitate batean sartuta badago ezkontidearekin edota 2 gradu arterainoko odolkidetasun edo adopzioko senitarteko batekin, elkarbizitza unitateko kide guztien errenta edo diru-sarrera guztiek orotara ezin dute gainditu baliabide metaketaren muga, ondoko taularen arabera:

Diru sarreren gehieneko muga onuradun izateko, senitarteko gehiagorekin bizi izanik: 

Elkarbizitza Unitateko kide kopurua

Eskatzailea guraso edo seme-alabaren batekin bizi bada Eskatzailea beste senitarteko batzuekin bizi bada
2 23.324,00   9.329,60
3 32.928,00 13.171,20
4 42.532,00 17.012,80
5 52.136,00 20.854,40
6 61.740,00 24.696,00

Muga horiek ez gainditzeko, pentsioaren zenbatekoari guztien dirusarreren kopurua kenduko zaio, urteko neurketa egin ondoren.