TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


Desgaitasunaren balorazioa

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Desgaitasun gradua baloratzea eta garraio publikoa erabiltzeko mugikortasun zailtasunak neurtzea, baremoa erabiliz. Desgaitasun gradua portzentaje moduan neurtzen da. Desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko, ezinbestekoa da desgaitasun gradua %33 edo gehiagokoa izatea.


Nork tramitatzen du

  • GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
  • Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako Zuzendaritza Nagusia
  • Ezinduen eta Desgaituen Laguntzako Zerbitzua

Nori zuzenduta

Organo, aparatu edo sistemaren batean urritasun iraunkorrak dituzten pertsonak, kontuan hartuta, gainera, faktore pertsonal edo sozialak, horiek desgaitasunak berak eragindako desabantaila larriagotzen dutenean.


Baldintzak

 Gipuzkoako edozein udalerritan erroldatuta egotea.


 • Nazionalitate espainiarra izatea edo Espainian egoitza legala izatea.


  Urritasun edo desgaitasun iraunkorren bat izatea, oro har, eskaera egin baino gutxienez 6 hilabete lehenago diagnostikatua eta tratatua.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

- Desgaitasuna baloratzeko eskabidea, behar bezala beteta. 


Aurkeztu beharreko agiriak

      •  Baloratu beharreko pertsonaren NAN edo nortasuna egiaztatzen duen agiria.
        Desgaitasuna baloratzeko eskabidea, behar bezala beteta. 
        Oinarrizko Osasun Txostena.
      •   Departamentuak, gainera, adituen txostenak edo berariazko probak ere eska ditzake, balorazioa egin ahal izateko.


Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Eskatzailea erroldatuta dagoen udalerriko gizarte zerbitzuak.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

3 hilabete


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria


ARAUDIA


1971/99 Errege Dekretua, 1999ko abenduaren 23koa, minusbaliotasun maila aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa (BOE 2000-01-26, 22. zk.). Gaztelaniaz

1856/2009 Errege Dekretua, 2009ko abenduaren 4koa, minusbaliotasun maila aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa, 1999ko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretua aldatzekoa (BOE 2009-12-26, 311. zk.). Gaztelaniaz



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Desgaitasun mailaren arabera, eta aplikatutako baremoen ondoriozko puntuazioa kontuan hartuta, baloratutako pertsonak desgaitasuna duten pertsonentzako berariazko zerbitzu eta prestazioak jasotzeko eskubidea izango du, zerbitzu eta prestazio bakoitzarentzat berariaz ezarritako baldintzak betetzen baditu.
Baloratu beharreko pertsonari hitzordua jarriko zaio, Departamentuak Gipuzkoako hainbat udalerritan dituen Desgaitasuna Baloratzeko Zentroetako batean.


Informazio osagarria

Eskabidea interesdunak berak edo bere ordezkariak tramitatu dezake.
Desgaitasun gradua neurtzeko, kontuan hartuko dira, gainera, faktore pertsonal edo sozialak, horiek desgaitasunak berak eragindako desabantaila larriagotzen dutenean
Balorazioaren emaitza behin betikoa edo behin-behinekoa izan daiteke.