Tramites Servicios
Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa -FIZPE-
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Laguntza ekonomiko honek xede du familia inguruneko zaintzaile ez profesionalak mendekotasuna daukan pertsonari ematen dion arretako gastuak estaltzea.
Nork tramitatzen du
- GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Plangintzako, Inbertsioetako eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendaritza Nagusia
- Plangintzako, Ituneko eta Prestazio Ekonomikoetako Zerbitzua
Nori zuzenduta
Mendekotasun egoeran dauden pertsonak: I, II eta III graduak edo mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 25 puntutik 100 puntura.
Baldintzak
Mendeko pertsonak:
- Mendeko egoeran baloratua izatea, edozein dela gradua.
- Espainiako nazionalitatea izatea edo legezko egoitza Espainiako Estatuan izatea.
- Gutxienez 5 urtez, Espainian edo Europar Batasunean legez bizi izana; horietatik bi gutxienez eskaera aurkeztu aurreko bi urteak izan beharko dute (salbuespenak daude).
- Gipuzkoan erroldatuta egotea eta bizi izatea.
- Mendekotasunaren egoerari erantzuteko arreta eta zainketak etxean eskaintzea.
- Etxebizitzak baldintza egokiak izatea bizikidetzaren eta bizigarritasunaren aldetik.
Zaintzaileak:
- Ezkontidea edo izatezko bikotea, 3. mailara arteko ahaidea, tutorea edo hartzailea, edo gutxienez 5 urtez mendeko pertsonarekin bizi izan dena izatea.
- Mendeko pertsonarekin bizitzea eta etxe berean erroldatuta egotea.
- 18 urte edo gehiago izatea.
- Mendeko pertsonak II. edo III. graduko mendekotasuna badu, zaintzaileak 85 urte baino gutxiago izatea.
- Espainian bizi izatea legez (adingabeen zaintzaileak izan ezik).
- Ez edukitzea aitortuta mendekotasun egoerarik, eta ez izatea beste persona baten laguntza beharrik.
- Ez edukitzea aitortuta % 65eko edo goragoko desgaitasuna.
- Mendekotasuna duen pertsonaz arduratzeko behar beste denbora izatea.
Zenbatekoa
Urteko 12 ordainketa egingo dira. Mendekotasunaren arabera gehienezko zenbatekoak:
III Gradu edo 75 puntutik 100 puntura MBBan: 424€ (edo 524€ adintxikikoen kasuan)
II Gradu edo 50 puntutik 74 puntura MBBan: 338€ (edo 368€ adintxikikoen kasuan)
I Gradu edo 25 puntutik 49 puntura MBBan: 154€ (edo 180€ adintxikikoen kasuan)
Gehienezko kopurua murriztu daiteke (informazio gehigarria ikusi)
Ordaintzeko modua
Mendekotasuna duen pertsonak eskaeran adierazten duen kontuan hila burututa. Eskatzailea aipatutako kontuko titular izan beharko du, adintxikikoen kasuan salbu, kasu hauetan gurasoen edo tutorearen titulartasuneko kontua onartuko delarik.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eskaera beteko dute mendekotasun egoeran dagoen pertsona bizi den udalerriko Gizarte Zerbitzuek.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera normalizatua, eskatzaileak edo erregistro bateratuan haren ordezkari gisa izena emanda dagoenak sinatua.
- Prestazioa kobratzeko erabiliko duen kontuaren bankuko frogagiria edo libretaren fotokopia (kontuak eskatzailearen izenean egon behar du; adingabeen kasuan soilik, gurasoak izan daitezke titularrak).
- Errolda agiriak. Espainian edo EBn gutxienez bost urtez erroldatuta egon izana egiaztatu behar da, eta horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurreko bi urteak izango dira (aditxikikoak ezik). Ez da beharrezkoa Gipuzkoan erroldatuta egondako epealdietako errolda agiriak aurkeztea.
- Ezkonduak edo izatezko bikoteak: familia liburuaren fotokopia edo Izatezko Bikoteen Erregistroko ziurtagiria.
- Bananduak eta dibortziatuak: banantze epaiaren fotokopia, eta, halakorik balego, hitzarmen arauemailearena.
- Atzerrian jaiotako pertsonak: Estatuan edo EBn emandako legezko aldien ziurtagiria, atzerritarren bulegoak emana. Legez emandako bost urte egiaztatu behar dira.
- Azken ekitaldiko errenta aitorpena Gipuzkoatik kanpo egin bada: azken errenta aitorpenaren fotokopia, bizikidetza unitateko kide guztiena.
- Zaintzailearen NANaren edo AIZren fotokopia.
- Zaintzailearen konpromisoei buruzko dokumentua.
Eskaera moduak
- Presentziala
Zuzeneko arretarako bulegoak
Eskaera aurkeztuko da mendekotasun egoeran dagoen pertsona bizi den udalerriko Gizarte Zerbitzuetan.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
3 hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Ohiko postaz
ARAUDIA
24/2017 Foru Dekretua, 2017ko abenduaren 12koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren esparruan, Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta laguntza sustatzeko 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen prestazio ekonomikoak arautzekoa. (GAO 2017/12/28)
2017ko abenduaren 27ko Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, mendekotasunerako prestazio ekonomikoen gehieneko diru kopuruak onartzen dituenak. (GAO 2017/12/29)
2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legea, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta laguntza sustatzekoa (2006ko abenduaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala)
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Prestazioaren eskubideari edo zenbatekoari eragin diezaioken edozein aldaketa 30 eguneko gehieneko epean jakinarazi behar da, eta bereziki onuradunaren edo zaintzailearen edozein helbide edo errolda aldaketa.
Prestazioaren egokitasuna aztertzeko gizarte zerbitzuetako langileek onuradunaren etxera egin ditzaketen bisitak errazteko betebeharra dute onuradunek.
Oker jasotako diru zenbatekoak itzuli behar dira.
Informazio osagarria
Gizarte zerbitzuekin bateragarritasunak
Prestazio ekonomikoak jasotzea eta, aldi berean, beste gizarte zerbitzu publiko edo itunduren bat ere jasotzea bateragarria edo bateraezina den, taula honetan azaltzen da:
ZERBITZUA | PRESTAZIO EKONOMIKOA |
Egoitza arreta iraunkorra | Bateraezina |
Etxez Etxeko Laguntza | Bateragarria |
Eguneko zentroa | Bateragarria |
Arreta okupazionala | Bateragarria |
Denboraldirako egonaldiak | Bateragarria denboraldi batean |
Teleasistentzia | Bateragarria |
Gizarte eta osasun zentroak, psikiatria zentroak eta antzekoak | Bateragarria denboraldi batean |
Prestazio ekonomikoak eta beste zerbitzu hauetakoren bat aldi berean jasoz gero (eguneko zentroko zerbitzua; arreta okupazionala; etxez etxeko laguntza; aldi baterako egonaldiak; zentro sozio-sanitarioko egonaldiak; psikiatria zentroetako egonaldiak; eta antzekoak), prestazioa eten egingo da edo, bestela, prestazio ekonomikoari kenketa hau egingo zaio:
-Etxez etxeko laguntza: %20ko kenketa.
-Eguneko zentroko zerbitzua edo arreta okupazionala: %50eko kenketa.
-Eguneko zentroko zerbitzua edo arreta okupazionala, gehi etxez etxeko laguntza: %60eko kenketa.
-Aldi baterako egonaldiak; zentro sozio-sanitarioko egonaldiak; psikiatria zentroetako egonaldiak; eta antzekoak: aldi baterako etetea urte naturalean bi hilabete baino gehiagoko egonaldietan.
Gehienezko prestazioaren murrizketak
- Lehenengo, prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko hartuko dira kontuan bai eskatzailearen bai elkarbizitza unitateko beste kideen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan aitortutako edo egiaztatuko etekinak. Horrela, %100 jaso daiteke edo %10, %20 edo % 30 gutxitu daiteke.
- Ondoren, bateragarri/bateraezineko erregimenean ezarritako kenkariak ere aplikatuko dira: Etxez etxeko laguntza (%20ko kenketa) / Eguneko zentroko zerbitzua edo arreta okupazionala (%50eko kenketa) / Eguneko zentroko zerbitzua edo arreta okupazionala, gehi etxez etxeko laguntza (%60eko kenketa).
-Azkenik, gizarte babeseko sistema publikoan ezarrita dagoen izaera eta xede berdintsuko beste prestazioaren bat jasotzen bada, haren zenbatekoa ere kendu egingo da, bereziki hauek: 1.- Erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioaren baliaezintasun handiaren osagarria. 2.- Norberaren kargura 18 urtetik gora eta %75 edo gehiagoko desgaitasuna duen seme-alabengatik ematen den diru kopurua. 3.- Beste norbaiten beharragatik ematen den baliaezintasuneko kotizatu gabeko pentsioaren osagarria. 4.- Beste norbaiten laguntza beharragatik emandako subsidioa minusbaliatuak gizarteratzeari buruzko legekoa.