TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


Zentroak eta zerbitzuak aldez aurretik baimentzea

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Aldez Aurreko Baimenaren eskaerak urteko edozein garaitan aurkeztu ahal izango dira

Helburua

Aldez aurreko baimena, administrazioaren egintza bat da, eta horren bitartez xedatzen da titularitate pribatuak  sortzeko, lekuz aldatzeko edo aldaketa garrantzitsuak egiteko bere zerbitzu eta zentroetan  erabiltzaileei kalitatezko prestazioak eta arreta egokia emango zaiela bermatzeko behar diren betebehar eta baldintza guztiak betetzen dituztela.


Nork tramitatzen du

  • GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Plangintzako, Inbertsioetako eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendaritza Nagusia
  • Ikuskapeneko, Inbertsioetako eta Gizarte Ekimeneko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Gipuzkoako Lurralde Historikoko gizarte zerbitzuetako zerbitzu eta zentro pribatuen erakunde titularrak


Baldintzak

Jarduera hasi edo aldatu aurreko baldintza gisa, zerbitzua edo zentroa egokitzen zaiela tipologiaren arabera bete beharreko baldintza materialei eta  funtzionalei, egoera hauetan:

Funtzionamendu baimenaren arauak bete behar dira:

a.- Zerbitzu edo zentro bat  sortu, eraiki  edo instalatzeko.

b.- Zerbitzu edo zentro bat  lekuz aldatzeko.

c.- Zentroetan funtsezko aldaketak egiteko (aldaketak egitea hasierako egitura edo erregimen funtzionalean).

Aldez aurreko baimena eduki behar da udalaren obra baimena eta  ondoren funtzionamendu baimena edukitzeko.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

RPG-22/6.2 Rev.:2  Eskaera (pribatuak - euskera)  Aldez aurreko baimenaren eskaera (euskeraz) 


Aurkeztu beharreko agiriak

 AURRETIKO BAIMENA:

  • Baimen eskaera.
  • Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen dokumentua eta duen ordezkaritzaren frogagiria.
  • Entitatearen eratze akta (petsona juridikoa horrela bada).
  • Entitatearen estatutuak (pertsona juridikoa horrela bada).
  • Egiten den baimen eskaerarekin zerikusia duten hartutako erabakien egiaztagiriak.
  • Notaritzaren eskritura, jarduera sinatzen duen pertsonaren ahalmena emanez.
  • Egin beharreko jarduerari buruzko memoria.
  • Proiektu tekniko bisatua.
  • Ekipamendu proiektua.

Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Inbertsio, Ikuskapen eta Elkarlan Zerbitzua

Ikuskapen  Atala

TXARA 2

Zarategi pasealekua 99

20015 Donostia

Tel.: 943 112 688

Faxa: 943 112 622

Helbide elektronikoa: info.gizartekintza@gipuzkoa.eus



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Eskumena duen administrazioak hiru hilabeteren barruan idatzi eta jakinarazi behar du ebazpena, baimena ematearen aldekoa edo kontrakoa, eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Baimena eman edo ukatzeko prozesuan Administrazioak isiltasunaren bidetik jotzen badu, esan nahiko du baimena eman egiten duela


Administrazioaren isiltasuna

Onespenezkoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria


ARAUDIA


40/1998 Dekretua, martxoaren 10ekoa, E A E gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen dituena (EHAA 63. zk., 1998ko apirilaren 2koa).

41/1998 Dekretua, martxoaren 10ekoa , hirugarren adinekoen egoitzetako gizarte zerbitzuei buruzkoa (EHAA 66. zk., 1998ko apirilaren 7koa).

202/2000 Dekretua, urriaren 17koa, mendekotasuna duten adinekoen eguneko zentroei buruzkoa (EHAA 214. zk., 2002ko azaroaren 8koa).

64/2004 Dekretua apirilaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuetako erabiltzaile eta profesionalen eskubide eta betebeharren kartaren eta iradokizunen zein kexen araubidea onartzen dituena (EHAA 76. zk., 2004ko apirilaren 23koa).

2/1998 Legea, otsailaren 20koa , Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen zigortzeko ahalmenari buruzkoa (EHAA 48. zk., 1998ko martxoaren 11koa).

68/2000 Dekretua apirilaren 11koa , hiriguneetako, gune publikoetako, eraikinetako eta informazio eta komunikazio sistemetako irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena (EHAA 110. zk., 2000ko ekainaren 12koa).

2177/1996 Errege Dekretua urriaren 4koa, eraikinak suteen kontra babesteko baldintzei buruzko NBE-CPI/96 eraikuntzako oinarrizko araua onartzen duena; eraikinetako suteen aurkako babes baldintzak (BOE 261. zk., 1996ko urriaren 29koa) (Gaztelaniaz).

125/2005 Dekretua maiatzaren 31koa , adinekoentzako etxeetako gizarte zerbitzuei buruzko dekretua aldatzen duena (EHAA 104. zk., 2005eko ekainaren 3koa).

394/2006 Foru Agindua, ekainaren 2koa , Psikogeriatriako Unitateen baldintzak zehazteari buruzkoa (GAO 112. zk., 2006ko ekainaren 14koa).

39/2006 Legea abenduaren 14koa, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta laguntza sustatzekoa (BOE 299.zk, 2006ko abenduaren 15ekoa)(Gaztelaniaz).

12/2008 abenduaren 5ekoa, Gizarte Zer­bitzuei buruzkoa (EHAA 246. zk., 2008ko abenduaren 24koa).

7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa (BOE 116.zk, 2012ko maiatzaren 15ekoa)(Gaztelaniaz).



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

ADIN TXIKIKOEN ZENTROENTZAT

3/2005 Legea, otsailaren 18koa , haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko (EHAA 59. zk., 2005eko martxoaren 30ekoa).

131/2008 Dekretua uztailaren 8koa, gizarte babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza harrerako baliabideak arautzen dituena (EHAA 150. zk., 2008ko abuztuaren 8koa).


Informazio osagarria

GIZARTERATZE ZENTROENTZAT

148/2007 Dekretua, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena (EHAA 187. zk., 2007eko irailaren 27koa).