TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


Zentroak eta zerbitzuak funtzionamendurako baimentzea

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Funtzionamendu Baimenaren eskaerak urteko edozein garaitan aurkeztu ahal izango dira.

Helburua

Funtzionamendu Baimena,  administrazioaren egintza bat da, eta horren bitartez xedatzen da titularitate pribatuko zerbitzuek eta zentroek erabiltzaileei kalitatezko prestazioak eta arreta egokia emango zaiela bermatzeko behar diren betebehar eta baldintza guztiak betetzen dituztela.


Nork tramitatzen du

  • GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Plangintzako, Inbertsioetako eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendaritza Nagusia
  • Ikuskapeneko, Inbertsioetako eta Gizarte Ekimeneko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Gipuzkoako Lurralde Historikoko gizarte zerbitzuetako zerbitzu eta zentro pribatuen erakunde titularrak.


Baldintzak

Jarduera hasi edo aldatu aurreko baldintza gisa, zerbitzua edo zentroa egokitzen zaiela tipologiaren arabera bete beharreko baldintza materialei eta  funtzionalei, egoera hauetan:

Funtzionamendu baimenaren arauak bete behar dira:

a.-Zerbitzu edo zentro bat  abian jartzeko.

b.-Zerbitzuaren edo zentroaren eginkizunak eta  helburuak aldatzeko.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

RPG-22/6.2 Rev.:2 Eskaera(pribatuak- euskera)   Funtzionamendu baimenaren eskaera (euskera) 


Aurkeztu beharreko agiriak

FUNTZIONAMENDURAKO BAIMENA:

  • Baimen Eskaera
  • Pertsona fisiko edo juridiko titularraren identifikazio fiskalerako zenbakia edo codea.
  • Azterlan ekonomiko-finantzarioa.
  • Jabetza Erregistroaren agiria edo alokatze kontratua edo beste agiriren bat zerbitzuaren edo zentroaren erabilera zurituko duena.
  • Etxeko eta erantzunkizun zibileko aseguru proposamena.
  • Zerbitzuaren edo zentroaren barne araudia edo araudi proyektua.
  • Langileen plantillaren proiektua.
  • Erabiltzaileen eskubide eta betebeharren eskutitzaren proiektua.

Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Inbertsio, Ikuskapen eta Elkarlan Zerbitzua

Ikuskapen  Atala

TXARA 2

Zarategi pasealekua 99

20015 Donostia

Tel.: 943 112 688

Faxa: 943 112 622

Helbide elektronikoa: info.gizartekintza@gipuzkoa.eus



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Eskumena duen administrazioak hiru hilabeteren barruan idatzi eta jakinarazi behar du ebazpena, baimena ematearen aldekoa edo kontrakoa, eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Baimena eman edo ukatzeko prozesuan Administrazioak isiltasunaren bidetik jotzen badu, esan nahiko du baimena eman egiten duela


Administrazioaren isiltasuna

Onespenezkoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria


ARAUDIA


40/1998 Dekretua, martxoaren 10ekoa, E A E gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen dituena (EHAA 63. zk., 1998ko apirilaren 2koa).

41/1998 Dekretua, martxoaren 10ekoa , hirugarren adinekoen egoitzetako gizarte zerbitzuei buruzkoa (EHAA 66. zk., 1998ko apirilaren 7koa).

202/2000 Dekretua, urriaren 17koa, mendekotasuna duten adinekoen eguneko zentroei buruzkoa (EHAA 214. zk., 2002ko azaroaren 8koa).

64/2004 Dekretua apirilaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuetako erabiltzaile eta profesionalen eskubide eta betebeharren kartaren eta iradokizunen zein kexen araubidea onartzen dituena (EHAA 76. zk., 2004ko apirilaren 23koa).

2/1998 Legea, otsailaren 20koa , Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen zigortzeko ahalmenari buruzkoa (EHAA 48. zk., 1998ko martxoaren 11koa).

68/2000 Dekretua apirilaren 11koa , hiriguneetako, gune publikoetako, eraikinetako eta informazio eta komunikazio sistemetako irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena (EHAA 110. zk., 2000ko ekainaren 12koa).

2177/1996 Errege Dekretua urriaren 4koa, eraikinak suteen kontra babesteko baldintzei buruzko NBE-CPI/96 eraikuntzako oinarrizko araua onartzen duena; eraikinetako suteen aurkako babes baldintzak (BOE 261. zk., 1996ko urriaren 29koa) (Gaztelaniaz).

125/2005 Dekretua maiatzaren 31koa , adinekoentzako etxeetako gizarte zerbitzuei buruzko dekretua aldatzen duena (EHAA 104. zk., 2005eko ekainaren 3koa).

394/2006 Foru Agindua, ekainaren 2koa , Psikogeriatriako Unitateen baldintzak zehazteari buruzkoa (GAO 112. zk., 2006ko ekainaren 14koa).

39/2006 Legea abenduaren 14koa, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta laguntza sustatzekoa (BOE 299.zk, 2006ko abenduaren 15ekoa)(Gaztelaniaz).

12/2008 abenduaren 5ekoa, Gizarte Zer­bitzuei buruzkoa (EHAA 246. zk., 2008ko abenduaren 24koa).

7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa (BOE 116.zk, 2012ko maiatzaren 15ekoa)(Gaztelaniaz).



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

ADIN TXIKOEN ZENTROARENTZAT

3/2005 Legea, otsailaren 18koa , haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko (EHAA 59. zk., 2005eko martxoaren 30ekoa).

131/2008 Dekretua uztailaren 8koa, gizarte babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza harrerako baliabideak arautzen dituena (EHAA 150. zk., 2008ko abuztuaren 8koa).


Informazio osagarria

GIZARTERATZE ZENTROENTZAT

148/2007 Dekretua, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena (EHAA 187. zk., 2007eko irailaren 27koa).