TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


Gizarte Ongizateko Funtseko Pentsioa -GOF-

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Hileroko prestazio ekonomikoa da eta oinarrizko beharrei aurre egin ahal izateko ematen da.

Bi modalitate daude:

  • Zahartzaroko gizarte ongizateko funtsa.
  • Elbarritasuneko gizarte ongizateko funtsa.

Nork tramitatzen du

  • GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Plangintzako, Inbertsioetako eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendaritza Nagusia
  • Plangintzako, Ituneko eta Prestazio Ekonomikoetako Zerbitzua

Nori zuzenduta

Baliabide gutxiko herritarrak, lan egitea galerazten dien desgaitasunen bat dutenak edo 65 urtetik gorakoak direnak.


Baldintzak

Orokorrak:

  • Gipuzkoan legalki bizitzea eta bertan erroldatuta egotea.
  • Eskatzailea bakarrik biziz gero, urteko diru sarrerak 2.098,04 euro baino gutxiago izatea.

Eskatzailea famili unitate bateko kidea baldin bada, unitate horren "per capita" errentak ez du diru zenbateko horretara iritsi behar.

Famili unitateko kideak dira ezkontideak, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen araberako izatezko bikotekideak eta unitatean bizi diren 18 urte baino gutxiagoko seme-alabak, edo adinez nagusiak lanerako gai ez direnak, eta baita ere tutoretzapean dauden anai-arrebak tutore bakar batekin helbide berdinarekin eta baldin eta beste famili unitate bat osatzen ez badute.

Zahartzaroko pentsioa jasotzeko:

  • 65 urte beteta edukitzea.

Elbarritasuneko pentsioa jasotzeko:

  • 16 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izatea.
  • Gutxienez %45eko desgaitasun funtzional edo organikoa izatea eta lanbiderako zailtasunari buruzko baremoan puntuazio jakin batera iristea, ondorengo taulako ehuneko eta puntuen arabera:
Desgaitasuna (gizarte faktorerik gabe) Baremoa
%45etik 50%era 8 puntu
%51tik 55era 7 puntu
%56tik 60ra 6 puntu
%61etik %65era 5 puntu

Zenbatekoa

149,86€ko 14 ordainketa= 2.098,05€ urtean

14 ordainketa horiek 12 hileroko dira eta 2 aparteko ordainsari (ekainean eta abenduan)


Ordaintzeko modua

Onuradunak eskaeran adierazten duen kontuan.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Eskaera orria


Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera, eredu ofizialaren araberakoa.
  • Errolda ziurtagiria baldin eta udalak eskaeran txertatzen ez badu.

  • Familia liburua
  • NA edo nortasuna egiaztatzeko agiria

Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Onuraduna bizi den udalerriko Gizarte Zerbitzuak.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

3 hilabete.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Ohiko postaz


ARAUDIA


129/1986 Dekretua, maiatzaren 26koa, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Gizarte Ongizateko Funtseko pentsioak arautzekoa (109 zk. EHAA, 1986ko ekainaren 5ekoa).

1246/89 Foru Agindua, irailaren 28koa,  Gizarte Ongizateko Funtseko Pentsioak jasotzeko baldintzak arautzekoa eta eskaera dokumentazioa arintzekoa (198 zk. GAO, 1989ko urriaren 18koa).



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Baldintza sozio-ekonomikoak aldatuz gero, 30 eguneko gehieneko epean jakinarazi behar da.

Oker jasotako diru zenbatekoak itzuli behar dira.