TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


Kotizatu gabekoen pentsioaren (KGP) etxebizitzako osagarria

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Dagokion urte osoan eska daiteke

Helburua

Kotizatu gabekoen pentsioa (KGP) osatzen duen laguntza ekonomikoa da eta errentan bizi direnei ematen zaie.


Nork tramitatzen du

  • GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Plangintzako, Inbertsioetako eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendaritza Nagusia
  • Plangintzako, Ituneko eta Prestazio Ekonomikoetako Zerbitzua

Nori zuzenduta

Errentan bizi diren kotizatu gabeko pentsioaren hartzaileak.


Baldintzak

  • Kotizatu gabekoen pentsioa jasotzea.
  • Jabetzan etxebizitzarik ez edukitzea.
  • Errenta kontratua edukitzea, gutxienez urte baterako.
  • Ohiko bizilekua errentako etxebizitza izatea eta etxebizitza horretan 6 hilabetez bizitzea eskaera egin aurretik.
  • Errentan hartutako etxebizitzaren jabea ez izatea maizterraren ahaide hirugarren mailara arte ez eta ezkontidea edo ezkontzaren antzeko maitasunezko harreman bateko bikotekidea.

Zenbatekoa

525 euro, urteko ordainketa bakarrean.


Ordaintzeko modua

Eskaeran adierazten den eskatzailearen kontuan.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Eskaera orria


Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera orria behar bezala beteta eta eskatzaileak sinatuta.
  • Errenta kontratuaren fotokopia.
  • Azken sei hilabetetako ordainketen justifikazioa

Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Eskaera aurkeztuko da pertsona bizi den udalerriko Gizarte Zerbitzuetan.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

3 hilabete.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Ohiko postaz


ARAUDIA


1191/2012 Errege Dekretua, 2012ko abuztuaren 3koa, Gizarte Segurantzako kotizatu gabekoen modalitateko pentsiodunei etxebizitza alokatzeko pentsioaren osagarria aitortzeko arauak ezartzen dituena. (BOE, 2012ko abuztuaren 4koa. 186 zenbakia)

746/2016 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa, 2017rako Gizarte Segurantzako pentsioak eta beste zenbait prestazio publiko errebalorizatzen dituena.



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Estatuak laguntza hau urtero onartu behar du.