Gipuzkoako museo zentroei zuzendutako dirulaguntzak
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Gipuzkoako lurralde eremuko eta jabetza publiko zein pribatuko museo guneetarako diru laguntzak lehiaketa publikoz ematea, museo horien eginkizunak garatzera bideratutako dinamizazio, kudeaketa eta egokitzapen jarduerak sustatzeko asmoz. Museo zentro gisa hartuko dira ondorengoak:
- Museoak (gizartearen eta horien garapenaren zerbitzura jendearentzat zabalik dauden erakunde iraunkorrak; gizateriaren testigantzen eta horien ingurunearen ikerketak egiten dituztenak eta horiek eskuratzen, zaintzen, jakinarazten eta jendearentzat ikusgai jartzen dituztenak, ikerketa, hezkuntza eta gozatzea helburu izanik).
- Erakusketa iraunkorrak edo bilduma museografikoak; deialdi honi dagokionez, museoetako berezko baldintza guztiak bildu gabe, jendearentzat modu iraunkorrean, koherentean eta ordenatuan ikusgai dauden kultur ondasunen multzo iraunkorrak izango dira. Ordutegi malgua eta ohikoa izango dute eta ikerlarientzat sarbidea erraztuko dute. Gainera, ondasun horiek babestea eta kontserbatzea bermatu ahal izateko oinarrizko arretak eskainiko dizkiete bertako funtsei.
- Historiarekin, artearekin, arkeologiarekin, etnografiarekin eta abarrekin lotura duten ondare intereseko multzoak, horien helburua multzoa osatzen duten elementuak babestea, ikertzea eta hedatzea bada, jatorrizko teknikak eta erabilerak berreskuratzeari garrantzi berezia emanez.
Nork tramitatzen du
- KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
- Ondare Historiko-Artistikoko, Bildumetako eta Museoetako Zerbitzua
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Agiri eta ereduetara sarrera
Internet bidezko eskaera
Sakatu izapidetzara joateko
Zuzeneko arretarako bulegoak
Informazio eta Erregistro bulego orokorrak
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria
Informazio zehatza