Helburua
Gipuzkoako lurralde historikoari buruzko azterketa historikoak egiteko ikerketa beka bat.
Azterketa historiko horien kronologiak erdi arotik hasita aro garaikidera bitarteko aldia hartuko du, betiere azken aro garaikide hori kronologia-ikerketa zabalago baten parte bada.
Ikasketak hainbat diziplinatatik landu daitezke.
Lana bakarka nahiz taldean egin ahal izango da. Azken kasu horretan, beka bakarra emango da betiere, eta ikerkuntza taldearen ordezkari gisa izendatu behar da proiektuaren zuzendari bat. Auzotasun betekizuna soilik taldearen zuzendariari galdatuko zaio, ez gainontzeko taldekideei.
Ez da sartzen iturri dokumentalen edizioarekin lotutako proiektuak egitea eta katalogo eta inbentario dokumentalak egitea. Beka lortu duten lanen iraupena hamabi hilabetekoa izango da, beka eman dela jakinarazi denetik kontatzen hasita.
Nork tramitatzen du
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Internet bidezko eskaera
Zuzeneko arretarako bulegoak
Informazio eta Erregistro bulego orokorrak
Informazio osagarria