Dirulaguntza Gipuzkoako toki erakundeentzat jarduera fisikoa sustatzeko tokiko politiken eta programen bidez

INFORMAZIO OROKORRA

Helburua

Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako toki erakundeei, norgehiagoka erregimenean, zuzendutako dirulaguntzak arautzea da, jarduera fisikoa sustatzeko tokiko programak gara ditzaten. Zehazki, lerro honen bidez, diruz lagunduko dira:

  • 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainak 30era egindako hurrengo programak:
  1. KOZ (Kirol orientazio zerbitzua) sortzea eta mantentzea
  2. Tokiko esku-hartze programak sustatzea, garatzea eta gauzatzea lana, familia eta jarduera fisikoa bateragarri egiteko (25-50 urte).
  3. Tokiko esku-hartze programak sustatzea, garatzea eta gauzatzea, 65 urtetik gorakoen artean jarduera fisikoa areagotzeko.
  4. Nerabeen artean (12-18 urte) jarduera fisikoa areagotzea bultzatzen duten esku hartzeko programak.
  5. Gipuzkoako Eskola Adineko Jarduera fisiko eta kiroleko programaren igeriketa ikasteko kanpaina garatzea eta gauzatzea.
  6. Koordinazio operatiboa eta mugikortasuneko udal-planak egitea Gipuzkoako eskola adinekoen jarduera fisikoko programaren jardueretarako.
  7. Desgaitasuna duten pertsonentzako jarduera fisikoko programak sustatzea, garatzea eta gauzatzea.
  8. Emakumeentzako kirola edo jarduera fisikoko programak sustatzea, garatzea eta gauzatzea.
  9. Udalerri txikietan jarduera fisikoko eta kiroleko programak sustatzea, garatzea eta gauzatzea.
  • 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31era egindako udalerri txikietako kirol instalazioetako obrak.

Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Kirol Zuzendaritza Nagusia
  • Jarduera Fisikoko eta Kiroletako Zerbitzua

HASIERA ETA ESKAERA

Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera

Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko


INFORMAZIO OSAGARRIA

Informazio osagarria

Informazio zehatza