Udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta proiektuak garatzeko diru laguntzak

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta proiektuak garatzeko diru laguntzak

Aurkezten diren laguntza eskaerak modalitate hauetako baten barruan egon beharko dira:
a) Bakarrik edo haur edo gazteen sustapenerako unitateen gidaritzapean, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat estrategikoak eta erreferentziazkoak diren proiektuak egitea, haien garrantzia, berezitasuna, dimentsioa, berritasuna edo erreplikagarritasuna (proiektu bat udalerri batean garatu eta sistematizatu ondoren, hura etorkizunean beste udalerri batzuetan ezarri ahal izatea) aintzat hartuta.
b) Haur eta gazteen sustapenerako programa orokorrak kudeatu edo garatzeko hainbat urtetarako edo urtez urteko planak egitea, Gaztematikaren ildo estrategikoak tokian-tokian ezartzeko.
b1) Udalaren Haur eta Gazteen Sustapen arloa garatzeko hiru urteko plan bat egitea, sustapeneko jarduketak eta zerbitzuak diseinatuz eta martxan jarriz.
b2) Udalaren Haur eta Gazteen Sustapen arloa garatzeko urtez urteko kudeaketa plan bat egitea.
b3) Sustapen zerbitzurik ez duten 1.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan haur, nerabe eta gazteen sustapenerako programa orokor bat egitea, programa hobetze aldera talde aholkularitzako bileretan parte hartzeko konpromisoaz.


Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Kultura Sustapeneko eta Gazteriako Zuzendaritza Nagusia
  • Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbitzua

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza