Helburua
Dirulaguntza hauek Gipuzkoako udalek (edo horien mendeko entitate publikoek) antolatzen dituzten kultur jardueren finantzaketara daude bideratuta, baldin eta udal maila gainditzen badute eta, kalitate eta interesarengatik, Gipuzkoako kultura eskantzari ekarpen garrantzitsua egiten badiote; besteak beste, jaialdi, ziklo, lehiaketa, erakusketa eta arte historia eta ondare izaerako ospakizunei, nahiz kultura gaiak hartzen dituzten beste hainbat alorri.
Laguntza hauen helburu nagusia da lurraldeko kultur eskaintzaren oreka lortzea.
Dirulaguntza deialdi hau bi urtetarako izango da, 2023 eta 2024. Asmoa da hemendik aurrera dirulaguntza lerro hau bi urterako izatea, ondorioz 2024 urtean ez da deialdirik izango. Hurrengoa 2025ean izango da.
Ez dira diruz lagunduko honako jarduerak: diru laguntza izenduna dutenak; departamentu beraren beste diru laguntza lerro baten sarrera egokiagoa dutenak; jai-programak eta erritu izaerakoak, azoka tematikoen antolaketa; nekazaritza azokak eta gastronomiari lotutako lehiaketak. eta jarduerak; kultura izaera eduki arren, beren izaera edo proiekzioagatik udal esparrukotzat jotzen direnak; Aisia eta denbora librearen okupaziora nahiz gazteriari zuzendutakoak.
Nork tramitatzen du
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Internet bidezko eskaera
Informazio osagarria