OREKA dirulaguntzak: egitasmo finkoak dituzten irabazi asmorik gabeko kultur elkarteentzako, jarduerak eta proiektuak burutzeko

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Diru laguntza hauen helburua honako hau da: kulturaren esparruko irabazi asmorik gabeko erakundeek Gipuzkoan egiten dituzten eta interes, espezializazio eta/edo berezitasun handia duten eta lurraldearen kultura eskaintzari ekarpen esanguratsua egiten dioten kultura izaerako jardueren finantzaketan laguntzea.

Dirulaguntza deialdi hau bi urtetarako da, 2025 eta 2026, beraz 2026an ez da deialdirik egingo.

Honako jarduera motak sartzen dira:

  • ­Federazio tankerako elkarteen jarduera edo egitasmoak, gutxienez Gipuzkoa eremu­tzat izanik, kulturaren edo artearen alorrekoak direnak.
  • Artearen eta kulturaren esparru baten, musika, antzer­kia, dan­tza, ikus-arteak, literatura, gogoeta edo kultur ondarea beste batzuren artean, lan egiten duten errotutako elkarteak.

Diruz lagungarriak diren gastuak era desberdinetako jarduerei dagozkienak izan daitezke, hala nola, formazio, ikerketa, sentsibilizazio edo koordinaketa alorretakoak, nola hedapeneko jardueren antolaketa, festibalak, jardunaldiak edo lehiaketa gisakoak.

Ez dira onartuko honakoak:

  • Beren izaeragatik edo xedeagatik Kultura Zuzendari­tza Nagusiaren jarduketa esparruekin zuzenean zerikusirik ez dutenak. 
  • Diru lagun­tza izenduna xedatua dutenak.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren beste diru lagun­tza deialdietan egokiago sar daitezkeenak edo espresuki sartuta daudenak.
  • Aisiari, astialdiari eta gazteriari zuzendutakoak.
  • Kultura izaera eduki arren, udal esparrukotzat jotzen direnak.
  • Jai programak eta erritu izaerakoak.
  • Azoka tematikoen antolaketa. 
  • Izaera profesionaleko ikuskizun eszenikoen, ikus-entzunezkoen eta musikalen sorkuntza eta ekoizpena. 
  • Artista, talde edo ikuskizun beraren emanaldi errepikatuak dakartzaten birak edo proposamenak.
  • Nekazaritza azokak eta gastronomiari lotutako lehiaketak eta jarduerak.
  • Suntsikorra ez den ekipamendua eta materiala erosteko inbertsioen gastuak eta lokalak egokitzeko lanak.

Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza