Bekak: musika, dantza, arte dramatikoa, ikus-arteak, erakusketen komisariaketa, moda eta diseinua eta arkitektura arloetan ikasketak egiteko

INFORMAZIO OROKORRA

Helburua

Arte alorreko ikasketa espezializatuak egiteko bekak eta beken luzapenak. Ikasketa alor hauek sartzen dira:

  • Musika: interpretazioa, konposizioa eta zuzendaritza.
  • Dantza: klasikoa, garaikidea edo urbanoa eta koreografia.
  • Arte dramatikoa: interpretazioa eta zuzendaritza.
  • Ikus-arteak: Alor desberdinetako prestakuntza espezializatua eta erakusketen komisariaketa.

Beka hauen xede diren ikastaroek gutxienez 4 eta gehienez 10 hilabete jarraituko iraupena izan beharko dute, eta deialdiaren urteko irailaren 1etik hasi eta hurrengo urteko azaroaren 30a bitartean egin beharko dira.

Bekek gehienez luzapenaldi bat izan dezakete, berau eman eta hurrengo urtean. Horretarako dagokion hurrengo urteko deialdian eskaera aurkeztu beharko dute.

Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia

HASIERA ETA ESKAERA

Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera

Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko

Zuzeneko arretarako bulegoak

Informazio eta Erregistro bulego orokorrak


INFORMAZIO OSAGARRIA

Informazio osagarria

Informazio zehatza