Gipuzkoa Sarean+: Azpiegitura Gaitu

INFORMAZIO OROKORRA

Helburua

Ikerketarako, saiakuntzarako eta esperimentaziorako azpiegituretan inbertsioak egiten laguntzea. Bi jarduera-mota: A mota: Inbertsioa ikerketa-azpiegituretan. B mota: Saiakuntza- eta esperimentazio-azpiegituretako inbertsioa.

Nork tramitatzen du

  • EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
  • Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia
  • Berrikuntza Zerbitzua

HASIERA ETA ESKAERA

Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera

Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko


INFORMAZIO OSAGARRIA

Informazio osagarria

Informazio zehatza

Ordezkaritza: Eskaera berriak aurkezteko, derrigorrezkoa da baliozko ordezkaritza edukitzea, legezko ordezkaritza edo ordezkaritza korporatiboa eskatuko da. Horretarako, erakundearen ordezkaritza-ziurtagiriak (legezko ordezkaritza) edo GFA baliozkotzen dituen bitartekoak (eskabideetarako ordezkaritza korporatiboa) erabil daitezke: Ordezkaritza - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia

Luzapenak: ez da onartuko diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko luzapenik, non eta ez diren behar bezala justifikatzen ezarritako epeak betetzea eragozten duten arrazoi teknikoengatik edo kontratazio-arrazoiengatik. Kasu horietan, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko da.