Helburua
Dirulaguntzen xede diren jarduerak
a) Arreta eta zaintzarako tokiko ekosistemak sortzea eta bultzatzea (publiko-pribatua-komunitarioa), Zaintza HerriLab ereduan oinarrituta.
b) Erreferentziazko egoitza/zentroetan esperientzia pilotuak diseinatu eta ezartzea, zainketetan berrikuntza sustatzeko eredu esperimentaletan oinarrituta..
c) Zainketen berrikuntzarekin eta pertsonalizazioarekin lotutako prestakuntza-programak diseinatzea eta tresna digitalak garatzea.
d) Zahartze aktibo eta osasungarriaren alorreko prebentziora bideratutako ekimen berritzaileak, zentzua eta esanahia dutenak, bizitza osoko proiektu bat garatzeko.
• Hauskortasunaren prebentzioa eta maneiua.
• Komunitatean jarduera fisikoa eta beste bizimodu osasungarri batzuk sustatzea.
• Elikadura osasungarria sustatzea.
• Gaitasun kognitiboa estimulatzeko eta hobetzeko jarduerak.
• Osasun emozionala eta sare sozialaren sustapena.
• Zahartzea zentzuz eta esanahiz sustatzea, bizitza osoko proiektu bat garatzeko.
e) Kolektibo hauetako batekin edo batzuekin lotutako jarduketak:
• Autonomia duten pertsonak. Aurre-hauskortasuna duten pertsonak.
• Pertsona ahulak eta kalteberak.
• Mendekotasun- edo desgaitasun-maila desberdinak dituzten pertsonak.
• Nahi gabeko bakardade-egoeran dauden pertsonak (HARIAKen ezarritakoaren arabera, Gipuzkoako Estrategia Bakardadeen aurrean: http://www.hariak.adinberri.eus)
Nork tramitatzen du
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Internet bidezko eskaera
Informazio osagarria