Mugikortasunerako laguntza eta garraio gastuen konpentsaketa - LISMI -
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Garraio gastuetarako diru laguntza da, gutxienez %33ko desgaitasuna izan eta garraio publikoa erabili ezin dutenei zuzendua.
Nork tramitatzen du
- GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Plangintzako, Inbertsioetako eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendaritza Nagusia
- Plangintzako, Ituneko eta Prestazio Ekonomikoetako Zerbitzua
Nori zuzenduta
Desgaitasunaz gain baliabide gutxi duten herritarrak.
Baldintzak
- Gipuzkoan erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
- 3 urte baino gehiago izatea.
- Lanean ez egotea.
- %33ko edo gehiagoko desgaitasuna izatea eta garraio publikoa erabiltzeko zailtasuna arautzen duen baremo berezian A, B edo C egoeratan egotea edo gainontzekoetan gutxienez 7 puntu izatea.
- Ohiko bizilekutik kanpo ibiltzeko gaitasuna edukitzea. Pentsio erdian edo egoitzan daudenak ere onuradunak izan daitezke, baldin eta urtean hamar asteburutan gutxienez zentrotik ateratzen badira.
- Ez izatea, beste organismo batek emanda, izaera edo helburu beretsuko eta zenbateko berdin edo handiagoko beste prestazio edo laguntzarik, mendekotasunezko prestazio ekonomikoak izan ezik, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta laguntza sustatzeko 2006ko abenduaren 14ko 39/06 Legean jasotakoak.
- Diru baliabide hauek ez gainditzea:
- Onuraduna bakarrik bizi ezkero, eragin anitzeko errenta-adierazle publikoaren (IPREM) % 70.
- Ezkontidea eta/edo seme-alabak baditu bere kargura, bakoitzeko % 10 erantsiko zaio % muga horri, IPREMaren % 100era iritsi arte gehienez ere.
- Famili unitate baten mende bizi baldin bada (guraso eta anai-arrebaz osatutakoa) gehienez %100era iritsi arte %10 erantsiko da kide bakoitzeko, onuraduna bera kontuan hartu gabe. Baliabideek ezin dute inoiz IPREM osoa gainditu.
Zenbatekoa
Hilero 72,00 euro (864,00 € urtean)
Ordaintzeko modua
Eskaeran adierazten den onuradunaren kontuan, hila burututa.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eskaera orria
Aurkeztu beharreko agiriak
Eredu ofizialeko eskaera orria sinatuta.
Famili liburuaren fotokopia, eskatzaileak familiartekoak baldin baditu bere kargu edo famili unitate baten mende bizi baldin bada.
Izaera berdintsuko laguntza jasotzen bada: egiaztagiria.
Legez ezgaituen kasuan: tutorearen izendapena egiaztatzen duen dokumentua.
Errolda ziurtagiria baldin eta udalak eskaeran txertatzen ez badu.
- NA edo nortasuna egiaztatzeko agiria
Eskaera moduak
Zuzeneko arretarako bulegoak
Eskaera aurkeztuko da pertsona bizi den udalerriko Gizarte Zerbitzuetan.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
6 hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
Onespenezkoa
Honen bidez jakinarazten da
ARAUDIA
383/1984 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, Minusbaliatuak Gizarteratzeko 1982ko apirilaren 7ko 13/82 legean aurreikusitako gizarte eta ekonomia prestazioen sistema berria ezarri eta arautzen duena. (gaztelaniaz)
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Baldintza sozio-ekonomikoak aldatuz gero 15 eguneko gehieneko epean jakinarazi behar da.
Oker jasotako diru zenbatekoak itzuli behar dira.