Adopzioak (nazioartekoak)

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Adopzioa jatorrizko familiarekin  egon ezin eta familia ingurune egonkor eta iraunkorra behar duten haurrak babesteko neurria da.

Haurra bere herrialdeko familia batek adoptatu ezin duenean, nazioarteko adopzioa erabiliko da.


Nork tramitatzen du

  • ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Haurren Babes., Gizarte Inklusio eta Emakume Aurka Indarkeria Matxista Arreta Zuz. Nag.
  • Haurren eta Nerabeen Babeseko Zerbitzua

Harremana

Familia Harrerako eta Adopzioko Atala

Txara 2 Eraikina. Zarategi Pasealekua, 99

20015 Donostia

Tel: 943 11 25 66

E-maila: adopcion@gipuzkoa.eus


Baldintzak

  • 25 urte baino gehiago izatea. Senar-emazteak edo izatezko bikoteak badira, nahikoa da batek 18 urte baino gehiago izatea eta besteak 25 baino gehiago.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizitzea.
  • Adoptatuko den adingabearen eta adopzioko familiaren artean gehienez 44 urteko aldea izatea. Senar-emazteak edo izatezko bikoteak badira, gazteenaren adina izango da kontuan.
  • Senar-emazte edo izatezko bikoteek gutxienez bi urtez elkarrekin bizi izan direla egiaztatu beharko dute.
  • 2008ko ekainaren 17ko 114/2008 Dekretuak, foru aldundiek adingabeen adopzioaren gaian bete behar dituzten jarraibideak arautzen dituenak, ezartzen dituen baldintzak.
  • Haurraren jatorrizko herrialdearen araudiak eskatzen dituen baldintzak.

Zenbatekoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen duen tramiteak doakoak dira, egokitasun ziurtagiria tramitatzea barne.

Nolanahi ere, adopzio prozeduran zehar, hainbat gastu ordaindu behar izaten dira, espedientea tramitatzearen ondorioz sortutakoak, eta gastu horiek adopzioa egin nahi duten pertsonek ordaindu behar dituzte.


Balorazio eta baremazio irizpideak

2008ko ekainaren 17ko 114/2008 Dekretua, foru aldundiek adingabeen adopzioaren gaian bete behar dituzten jarraibideak arautzen dituena (EHAA, 2008ko ekainaren 27koa,  12. artikulua)



HASIERA ETA ESKAERA


Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

  • Gizarte Politikako Departamentuko sarrera erregistroa (Txara II. eraikina, Zarategi pasealekua 99, 20015 Donostia)
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistroak
  • 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.5 artikuloan xedatutakoak


TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

  • 6 hilabete, gehienez ere, egokitasun eskaera aurkezten denetik hasita (114/2008 Dekretuko 24.2 artikulua)

Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria


ARAUDIA


  • Umearen Eskubideei buruzko Konbentzioa, 1989ko azaroaren 20koa.
  • Hagako Hitzarmena, 1993ko maiatzaren 29koa.
  • 2007ko abenduaren 28ko 54/07 Legea, nazioarteko adopzioari buruzkoa.
  • Kode zibila.
  • 2005eko otsailaren 18ko 3/2005 Legea, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa.
  • 2008ko ekainaren 17ko 114/2008 Dekretua, foru aldundiek adingabeen adopzioaren gaian bete behar dituzten jarraibideak arautzen dituena.
  • 277/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen akreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituena.
  • 2008ko maiatzaren 5eko Agindua, erakunde horien erregistroa arautzen duena.


INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Eskaera aurkeztu baino lehen, informazio-prestakuntza saioetara joan beharko da NAHITAEZ. Telefonoa: 943 429551 / 673 69 86 77


Informazio osagarria

  • Egokitasun ebazpena eman ondoren eta umea esleitu baino lehen, tailer batzuetan parte hartzeko aukera ematen zaie adoptatzaileei adopzioari buruzko prestakuntza zabaltzeko. Harremanetarako telefonoa: 943 245606
  • Adopzioa eratu ondoren, adoptatuei eta familiei laguntza eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie. Harremanetarako telefonoa: 943 112566